Politika
Presoak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hurbilketa horiekin, ETAko presoen % 51 Euskadiko hiru zentroetan eta Iruñeko espetxean daude espetxeratuta.
Zaballako espetxea. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Albisteak (4)
Espetxe Erakundeek ETAko zazpi preso Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetara eramatea adostu dute. Hala, ETAko 81 preso daude euskal espetxeetan eta beste 13 Nafarroan, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak jakitera eman duenez.
Hurbilketa horiekin, ETAko presoen % 51 Euskadiko hiru zentroetan eta Iruñeko espetxean daude espetxeratuta.
Ostegun honetan zabaldutako ohar informatibo batean, Pedro Maria Cano Hernandez, Arkaitz Goikoetxea Basabe, Iñigo Gutierrez Carrillo, Maria Lizarraga Merino, Gorka Martinez Ahedo, Joseba Segurola Beobide, Gregorio Vicario Setien, Maria Jose Baños Andujar eta Marcos Martin Ponce direla zehaztu du Barne Ministerioak.
Hurbilketa horren aurrean, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "ETAko zazpi terrorista dira, horietako lau odol delituak dituztenak, eta guztiak Euskadiko espetxeetara eramango dituzte".
Plataformak gogorarazi duenez, "aurten, guztira, zortzi hirugarren gradu eman dira, eta dagoeneko 17 dira Pedro Sanchez Moncloara iritsi zenetik". Hala, "gagoeneko 81 presok Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan egiten dute lo, eta 89 lekualdatu dituzte eskualde horretara", zehaztu du elkarteak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa