19:18

Politika

Espetxe-politika

ETAko lau preso Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetara eraman dituzte

Agentziak | EITB Media

Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak hilabete honen hasieran erabaki zituen lekualdaketa horiek.

  • Movilización por los presos.

    Movilización por los presos. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Joseba Troitiño, Gorka Lupiañez, Zigor Blanco eta Jose Maria Novoa ETAko presoak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) espetxeetara eraman dituzte azken astean, Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak hilabete honen hasieran erabaki zituen lekualdaketa horiek.

Zehazki, Jon Joseba Troitiño (268 urteko zigorra betetzen ari da) Logroñoko espetxetik Martuteneko kartzelara eraman dute.

Donostiako espetxe horretara bertara eraman dute Gorka Joseba Lupiañez, Logroñoko espetxetik.

Bestalde, Jose Maria Novoa Arroniz Leonen zegoen, eta Zaballako (Araba) espetxean jarraituko du zigorra betetzen.

Zigor Blanco, berriz, Asturiastik Basauriko (Bizkaia) espetxera eraman dute, 22 urteko zigorra betetzen amaitzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena