17:33

Politika

ETA-ko presoak

"Presoen eskubideak urratuz gero", elkarbizitza "ezinezkoa" dela uste du Sarek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Donostian eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte ETAko "presoek pairatzen duten salbuespenezko politikaren amaiera" eskatzeko eta, horrela, "bizikidetzaren eta bakearen bidean urratsak" ematen hasteko.

  • Sareren manifestazioa Donostian

    Sareren manifestazioa Donostian. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAko presoen aldeko Sare laguntza-sareak ohartarazi duenez, Euskadin elkarbizitza "ezinezkoa da", presoek pairatzen duten "eskubide urraketa" amaitzen ez bada, "oraindik ere" aplikatzen zaien "salbuespen legediagatik".

Donostian eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte ETAko "presoek pairatzen duten salbuespenezko politikaren amaiera" eskatzeko eta, horrela, "bizikidetzaren eta bakearen bidean urratsak" ematen hasteko.

Nahikari Iturbe Gipuzkoako Sareko arduradunak Donostiako Martuteneko espetxearen aurrean egin du hausnarketa hori, eta bertatik abiatu da kolektiboak antolatutako bizikleta martxa, "euskal preso guztiak" Hego Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea aldarrikatzeko.

Presoen hurbilketa aldarrikatu du Iturbek, baita "gradu progresioak aplikatzea " ere, gizarteratzeko "funtsezkoa" dena.

"Espetxe politikan ematen ari diren aldaketak" baloratu baditu ere, urruntze politikak indarrean jarraitzen duela adierazi du. izan ere, eman dituen datuen arabera, gaur egun dauden 200 preso ingurutik "80 bakarrik daude Euskal Herrian".

Graduan aurrera egiteari dagokionez, "ia denak bigarren graduan" egon arren, bederatzi presok bakarrik egin dute aurrera hirugarrenera, oraindik 19 preso daude gaixotasun larriekin eta "adinez nagusi" direnen egoera ere ez da aldatu.

Iturbek salatu duenez, "Auzitegi Nazionalak baliorik gabe utzi ditu" espetxeetako tratamenduetarako batzordeek erabakitako gradu-aurrerapenak, eta hori "atzerapauso argia" dela esan du, oraindik ere aurrera egin nahi ez duten sektoreak daudela eta agerian uzten duela iraganeko gatazkan "erosoago" sentitzen direla.

50 pertsona inguruk bizikletaz egin dute Martuteneko espetxea eta Teresa de Calcuta plaza banatzen dituen distantzia, eta handik oinez abiatu dira Boulevardera, protesta amaitutzat emanez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena