15:38

Politika

Zuzendaritza berria

Sortuk David Pla ETAko buruzagi ohia proposatu du zuzendaritza berrirako

Agentziak | EITB Media

Alderdiak Kontseilu Nazional berria osatzeko nahiko lituzkeen izen-abizenak jakinarazi ditu; afiliatuek urtarrilaren 20an eta 21ean bozkatu beharko dute proposamena. Arkaitz Rodriguez idazkari nagusi postuan errepikatuko luke.

  • Pla, artxiboko argazki batean.

    Pla, artxiboko argazki batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sortuk David Pla ETAko buruzagi ohia proposatu du Nazio Idazkaritza berrirako, Norabidetze Estrategikorako Guneko arduradun gisa. Arkaitz Rodriguez, bestalde, idazkari nagusira karguan errepikatuko luke, afiliatuek hala ebatziz gero.

Guztira, 15 kideko zuzendaritza proposatu du alderdiak. Afiliatuek urtarrilaren 20an eta 21ean bozkatuko dituzte hautagaiok eta aurkezten diren.

Pla Sortu Nafarroaren zuzendaritzako kide zen jada, iaztik. Zuzendaritza berrian Norabidetze Estrategikorako Guneko arduradun kargurako proposatu dute, eta horrenbestez, alderdiaren hirugarren idazkariordea izango litzateke.

Jada desagertuta dagoen ETAko kidea izan zen Pla, eta berak, beste bi kiderekin batera, irakurri zuen erakundeak jardun armatua uzten zuela iragartzeko komunikatua.

Halaber, Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiak idazkari nagusi posturako, orain arte bete duen karguan errepikatuko luke, beraz. Nuria Altzugarai izango litzateke alderdiko 'bigarrena', idazkari teknikoa eta idazkariorde lehena posturako proposatu baitute.

Bada beste izenik: Barne Koordinatzaile izateko Oihana San Vicente proposatu du zuzendaritzak, eta Haimar Altuna, Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen buru.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena