Politika
ETA
EiTB Media
Troitiño 28 urtez preso izan da. Hamar hilabete igaro dira Trotiño baldintzapeko askatasunean atera zenetik, bere gaixotasunari dagokion tratamendu egokiena jaso ahal izateko.
Antton Troitiño preso eta ETAko kide ohia Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE
Antton Troitiño Arranz preso eta ETAko kide ohi donostiarra gaur zendu da gaixotasun larri baten ondorioz, Etxerat elkarteak ohar batean jakitera eman duenez.
Etxerat elkarteak "besarkada handi bat eta gure maitasun eta elkartasun guztia" helarazi die haren senide eta lagunei.
Hamar hilabete igaro dira Trotiño baldintzapeko askatasunean atera zenetik, bere gaixotasunari dagokion tratamendu egokiena jaso ahal izateko; zehazki, 2021eko otsailaren 5ean utzi zuen atzean Estremerako espetxea, Madrilen.
Troitiño 28 urtez preso izan da. 24 urteko zigorra bete ondoren, Huelvako espetxea utzi zuen 2011. urtean. Etxeratek salatu duenez, "ondoren, kanpaina politiko-mediatiko baten ondorioz", berriro atxilotu zuten, eta 2017an sei urteko espetxe-zigor berria betetzen hasi zen.
Egunotan bere senideekin batera agerraldi bat egingo dutela iragarri du Etxeratek.
¿¿¿ Antton Troitiño euskal preso politiko ohia zendu da
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 17, 2021
Une honetan @EtxeratElkartea tik besarkada handi bat eta gure maitasun eta elkartasun guztia helarazi nahi diegu bere senide eta lagunei
Oharra ¿https://t.co/87s3PgT780 pic.twitter.com/8sOuUrsDp3
LABek "espetxe politika ankerrarekin" amaitzea eskatu du
LAB sindikatuak "espetxe politika ankerrarekin bukatzea" eskatu du. Ohar batean, sindikatu abertzaleak preso ohiaren familiari eta lagunei "elkartasuna eta babesa" adierazi die. "Nahiz eta gaixotasun larria izan, espetxeraturik mantendu zuten azkenera arte, eta askatzeko oztopo ugari gainditu behar izan zituen", deitoratu du LABek.
Sindikatuaren hitzetan, "kartzela politika gizagabeak zuzenean eragin du heriotza". "Salbuespen politikarekin amaitu behar da, eta euskal presoak etxera bidean jarri, espetxe politikak zuzenean eragiten dielako presoen osasunari eta bizitzari, salbuespen politikak hiltzen du", salatu du.
"Estatuaren indarkeria praktikan jarri dutenei inpunitatea eman zaien bitartean, euskal preso politiko ugari hil arte espetxean izatera zigortu dituzte", kritikatu du.
Gure babes osoa Antton Troitiñoren familia eta lagunei eta euskal preso eta euren senideei
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) December 17, 2021
Salbuespenezko espetxe politikak hil du. Gaurko mobilizazioetan aldarrikatu dugun bezala, aktibazio soziala ezinbestekoa da basakeria honekin amaitzeko #EtxeanEtaBizirik nahi ditugu! https://t.co/nfNxuZvp7c
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa