Politika
Presoak
Agentziak | Erredakzioa
Ia sindikatu guztien babesa jaso du urtero Bilbon egiten duten martxak. Presoak hurbiltzearen eta gradu progresioaren alde egingo dute.
Sindikatuen elkarretaratzea Bilbon. Argazkia: EFE
ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, Etxalde, CGT-LKN eta CNT sindikatuek "salbuespenezko" espetxe politiken kontra eta ETAko presoak hurbiltzearen alde manifestatzeko deia egin dute, urtarrilaren 8an Bilbon.
Bizkaiko hiriburuko Moyua plazan bildu dira euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak deitutako manifestazioarekin bat egiteko.
Leire Txakartegik (ELA), Garbiñe Aranburuk (LAB) eta Raul Arzak (UGT Euskadi) egin dute, sindikatuen izenean, urtarrileko martxara joateko deia. Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako Bidean izango du lelotzat.
Txakartegirentzat, bada garaia preso guztiak "herri honetan egoteko eta graduen progresioa ukatzen dien legedia kentzeko", baita "benetako bizikidetzaren aldeko pausoak emateko" ere.
ELAren Antolakuntza idazkariak salatu duenez, "oraindik, gaur egunez, 95 preso daude Euskal Herritik kanpo, horretarako aitzakiarik ez dagoen arren".
LABen ordezkariak askotariko sindikatuek bat egin dutela azpimarratu du, "gatazka honen ondorioak konpontzearen eta bizikidetza demokratikora hurbilduko gaituen eskenatoki baten alde".
Oraindik salbuespenezko espetxe politika aplikatzen dela salatu du Aranburuk, "aurrerapausoak" eman diren arren. Bere ustez, "presaz" konpondu beharreko gaiak daude: larriki gaixo dauden presoak askatzea, graduen progresioa eta "motxiladun umeak", kasu.
Arzak, bestalde, manifestatzeko deia egin du, "normaltasunera heldu behar garelako, ETA talde terrorista duela 10 urte baino gehiago desagertu zen eta".
UGTren ordezkariaren ustez, espetxeetako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoaren esku egonda, "Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin", lortuko da "preso guztiak hemen egotea, baita preso sozialak ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa