Politika
Koordainketaren eztabaida
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba sozialista, aldiz, ziur da aurrekontuetan osasun-koordainketa sartuko dutela, baita langabezia aseguruaren murrizketa ere.
Mariano Rajoy eta Mercedes Fernandez Asturiaseko presidentetzarako hautagaia. Efe.
"Gai hori ez dago mahai gainean (...), ez dugu Ministroen Kontseiluan eztabaidatu", ziurtatu du Rajoyk Rafael Correak Ekuadorreko presidentearen bildu ostean egindako prentsaurrekoan.
"Eta nire iritzi pertsonala jakin nahi baduzue, ni ez naiz koordainketaren aldekoa", gaineratu du.
Rajoyk aurrekontuak "ezkutatzen" ditu
Bestalde, Estatuko Aurrekontu Orokorrak "interes iruzurtiengatik" "ezkutatzen" dituen Espainiako lehen gobernuburua izatea leporatu dio Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Rajoyri. Helburua, Andaluziako eta Asturiaseko hauteskundeen ostera arte itxarotea da, Rubalcabaren ustez.
Rubalcaba ziur da aurrekontuetan osasun-koordainketa sartuko dutela, baita langabezia aseguruaren murrizketa ere.
Agintari sozialistak Asturiaseko Pravia udalerrian egin ditu adierazpenok, Javier Fernandez hautagai sozialistaren aldeko ekitaldian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa