Politika
EAE-ko aurrekontuak
Agentziak | EITB MEDIA
Miren Gorrotxategik (EP-IU) kritikatu du koalizio subiranistak "EAJren espazioa bete nahi" duela, baina "bere antza hartuz". Carlos Iturgaizen, iritzian, bestalde, EAJ "Bilduren fotokopia bat bihurtu da".
Albisteak (3)
EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan lortutako akordioa kritikatu dute Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek. EH Bildu eta EAJ gertuago ikusten dituzte, indar bakoitzak jomugan alderdi ezberdina hartu badu ere.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrean duen bozeramailearen aburuz, ituna koalizio subiranistaren "marketing operazioa" da. Kritikatu duenez, "EH Bilduk EAJren espazioa bete nahi du, logikoa den bezala, baina saiatzen ari da espazio hori betetzen bere antza hartuz".
Gorrotxategik aurreratu du akordio horren ostean beste "itun estruktural" batzuk heldu ahal direla, eta deitoratu du "euskal taula politika mugitzen" ari zen unean gertatzea hau guztia.
"EH Bilduk EAJren lehentasunezko bazkide izatea aukeratu du", salatu du Gorrotxategik. Era berean, akordio ona ez dela azpimarratu du, euskal herritarren bizi baldintzak hobetzetik "urrun" dagoelako.
Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko presidenteak, berriz, EAJ hartu du hizpide. Horren ustez, jeltzaleak "erradikalizatzen" ari dira, "ezkerreko alderdi" bihurtzeraino. "EAJ Bilduren fotokopia bat bihurtu da", erantsi du.
Iturgaizen esanetan, EAJ eta PSE-EE "lehian" ari dira koalizio abertzalea "zuritzeko".
Salatu duenez, EH Bilduk "erregimena bota nahi du" eta badaki PSOEren gobernua "pagotxa" dela horretarako: "Pedro Sanchez edozertarako prest dago, baita bildu lehentasunezko bazkide bihurtzeko, botereari eusteko"
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa