11:12

Politika

EPPK-REN AGIRIA

Etxeratek uste du presoek "zauriak sendatzen" jarraitzen dutela

EITB MEDIA

ETAko presoen senideen elkarteak gaineratu duenez, "elkarbizitzarako eta bakerako ekarpen horrek, banaka eta taldeka, euskal gizarteak nahi duenarekin bat egiten du".

  • Harrerak presoei

    Harrerak presoei. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) espetxetik ateratzen diren presoei harrerak "era pribatu eta diskretuan" egiteko nahia agertu ostean, Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak adierazi du elkarbizitzarako "albiste ona" dela, eta "indarkeriak eragindako sufrimendua aitortzeko ekarpen argia dela, baita zauriak sendatzen jarraitzeko ekarpena ere".

"Txalotu egiten dugu eta oso modu positiboan baloratzen dugu euskal preso politikoen kolektiboak helarazten digun erabakia; aske ateratzen diren presoei ongietorriak modu pribatu eta diskretuan egitea", nabarmendu du Etxeratek astearte honetan ohar batean.

Gaineratu duenez, "euskal presoek banaka eta taldeka bizikidetzari eta bakeari egiten dioten ekarpen horrek erabateko sintonia erakusten du euskal gizarteak nahi duenarekin", eta, horregatik, "euskal gizartearen nahiarekin bat etorriz, Espainiako eta Frantziako estatuek era berean eta maila guztietan amaitu behar dutela salbuespen politikarekin, askatasuna helburu izanik, euskal presoek haien ibilbide juridiko-penitentziarioarekin jarraitu ahal izan dezaten".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena