Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | EITB Media
Generalitateak gutun bidez eskatu die hezkuntza zentroei orain arte bezala lan egiten jarrai dezatela, atzo Auzitegi Gorenak berretsi arren Kataluniako ikastetxeetan ikasgaien % 25 gaztelaniaz eman behar dituztela.
Ikasleak eskola batean. Artxiboko argazkia: EFE
Josep Gonzalez-Cambray Kataluniako Hezkuntza kontseilariak murgiltze ereduan aldaketarik ez egiteko eta orain arte bezala lanean jarraitzeko eskatu die bertako ikastetxeei, Auzitegi Gorenaren epaiari entzungor eginez. Izan ere, Kataluniako ikastetxeetan gutxienez ikasgaien % 25 gaztelaniaz eskaini behar dituztela berretsi zuen Auzitegi Gorenak.
Atzo Hezkuntza kontseilariak berak iragarri zuenez, Auzitegi Gorenak atzera bota du Generalitateak aurkeztutako kasazio helegitea, eta, beraz, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak horren inguruan emandako epaia irmoa da.
Hezkuntza kontseilariak gutun horretan egindako salaketaren arabera, ikastetxeen errealitate linguistikoa ezagutzen ez duen auzitegi batek hezkuntza sistemaren aurka egindako erasoa da. Are gehiago, irakasleen kontrako mespretxua dela uste du.
Gonzalez-Cambrayren esanetan, "hizkuntzen ikasketa ez da ehuneko kontu bat, eta are gutxiago orain, hezkuntza sistema eraldatzen ari garenean".
Bestalde gaur goizean RAC-1 irrati kateari eskaini dion elkarrizketan esan duenez, Kataluniako Gobernuak dagokion erantzukizuna bere gain hartu du eta ikastetxeek lege babesa izango dute. Irakasleei ere lasaitasun mezua igorri die, horien ondoan egongo direla nabarmenduz, orain arte bezala haurrak hezten jarrai dezaten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa