13:53

Politika

Bateragune auzia

Gorenak hilaren 28an aztertuko du Otegiren eta Diezen zigorra

Erredakzioa

Auzitegi Nazionalak 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien, Batasuna berriz osatzen saiatzea egotzita.

  • Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko beste auzipetuak, epaiketan. EFE

    Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko beste auzipetuak, epaiketan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak hilaren 28an aztertuko ditu Bateragune auziko helegiteak. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak 10 urteko espetxe zigorra jaso zuten, legez kanpoko alderdia berriz osatzen saiatzea egotzita.

Goi auzitegiaren iturriek azaldu dutenez, Zigor Arloko aretoa 10:30ean batzartuko da, Otegik, Diez Usabiagak, Miren Zabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek aurkeztutako helegiteak aztertzeko.

Irailaren 16an, Gorenak 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien Otegiri eta Diezei, eta 8koa Zabaletari, Jacintori eta Rodriguezi. Beste hiru auzipetuak, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra, absolbitu egin zituen.

Epaiak frogatutzat eman zuen bost zigortuek ETAren aginduak bete zituztela, eta 2007an eztabaida prozesua abiatu zela erakunde terroristaren baitan, ezker abertzalea nola erabili aztertzeko.

Epaiketan, baina, Otegik errefusatu egin zuen ETAren indarkeria. Besteak beste, "ETAren indarkeria soberan dago eta oztopo da" eta "indarkeriak, arazoak konpondu baino, enkistatu eta zaildu" egiten duela adierazi zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena