22:26

Politika

Estatuaren indarkeria

UPNko parlamentari batek barkamena eskatu die Mikel Zabalzaren eta German Rodriguezen familiei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Iñaki Iriarte Navarra Sumako parlamentariak autokritika egin du eta barkamena eskatu die poliziaren indarkeriaren biktimei 40 urtean babesik ez emateagatik.

0:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Iriarte UPNko parlamentariaren esanetan, Navarra Suma koalizioak, besteak beste, GAL edo BVE talde terroristek egindako krimenak gaitzesten ditu, eta barkamena eskatu die poliziaren indarkeriaren biktimei, tartean Mikel Zabalzaren eta German Rodriguezen senideei.

"Autokritika egiten dugu. Mikel Zabalzaren, Mikel Arregiren edo German Rodriguezen moduko kasuetan ez ginen gai izan haien familiei gure maitasuna adierazteko, ezta haientzako justizia aldarrikatzeko ere. Huts egin bagenuen, ez dugu arazorik familia horiei barkamena eskatzeko", azpimarratu du UPNko ordezkariak.

German Rodriguez 1978ko sanferminetan hil zuen Poliziak, Iruñeko zezen-plazan tiroka sartu ostean. Mikel Arregi Lakuntzako zinegotzia zen 1979an Guardia Zibilak tiroz hil zuenean, Mikel Zabalza torturapean hil zuten Intxaurrondoko kuartelean, 1985ean, eta egun batzuk geroago agertu zen haren hilotza Bidasoa ibaian.

Espe Iriarte Foro Sozialeko ordezkaria izan da gaur Nafarroako Parlamentuan, bakegintzaz eta bizikidetzaz hitz egiteko, eta batzorde horren baitan egin ditu adierazpenok Iñaki Iriarte parlamentariak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena