18:55

Politika

Azaroak 17 eta 19

Azpiazuk EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bigarren bilera batera deitu ditu, aurrekontuez hitz egiteko

Agentziak | EiTB Media

Sailburuak bilerak Bilboko Burtsaren eraikinean egingo ditu berriro. EH Bildu azaroaren 17rako deitu du, eta Elkarrekin Podemos 19rako.

  • Pedro Azpiazu sailburua Elkarrekin Podemos-IU koalizioarekin bilduta. Artxiboko argazkia: EFE

    Pedro Azpiazu sailburua Elkarrekin Podemos-IU koalizioarekin bilduta. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU bigarren bilera batera deitu ditu datorren astean, 2022ko aurrekontuen inguruan hitz egiten jarraitzeko. Horrela, ezkerreko bi koalizioek aurkeztutako proposamenei erantzun bat emango die.

Azpiazuk PP+Cs eskuineko koalizioa, aldiz, ez du beste batzar batera deitu oraingoz. Ogasun eta Ekonomia Saileko iturriek azaldu dutenez, sailburuak eskuineko koalizioaren proposamenik ez du jaso oraindik.

Azpiazuk bilerak Bilboko Burtsaren eraikinean egingo ditu berriro. EH Bildu azaroaren 17rako deitu du, eta Elkarrekin Podemos 19rako.

Asteazkenean aurreneko bilera-sorta egin zuen sailburuak EH Bildu, Ekarrekin Podemos-IU eta PP+Csekin, hau da, oposizio guztiarekin, Vox ultraeskuineko alderdiarekin izan ezik.

Azpiazuk onartu zuenez, talde horiek ez dute akordiorik baztertu, ezta "marra gorririk" jarri ere. Aurkeztutako dokumentuei erantzungo ziela iragarri zuen sailburuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena