Politika
Biktimaren Estatutu berria
Erredakzioa
Estatutu horrek, besteak beste, biktimek, batez ere terrorismo auzietan, delitugilearen egoeraren berri izateko eskubidea arautuko du.
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa. Argazkia: Efe.
Estatutu horri esker, halaber, biktimek presoen kartzelaldia arintzeko neurrien inguruko iritzia eman ahal izango dute. Hori eta beste hainbat datu eman ditu gaur Ruiz-Gallardonek Senatuko Justizia batzordean, abian jarri nahi dituen erreformen nondik norakoak azaldu dituenean.
Halaber, Zigor Kodearen erreforma ere jarriko dute abian, ohiz kanpoko neurri gisa eta delitu larrietan, terrorismoaren eta sexu erasoen kasuan esaterako, “kartzela zigor iraunkor berrikusgarria ezartzeko”.
Gallardonen hitzetan, erreformaren bidez berrikuspen prozesu bat ere ezarriko dute; hartara, zigor hori jaso duten presoei azterketak egingo dizkiete, noizean behin, gizarteratzeko moduan dauden ikusteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa