Politika
Atez ateko sistema
Erredakzioa
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak esan duenez, Bildu "onartezinak diren politikak ari da inposatzen". "Gipuzkoan sistema horren ezarpena ekiditzen saiatuko gara", iragarri du.
34 udalerrietarako Bilduk proposatutako atez ateko zabor bilketaren proposamenaren harira, haren "kezka" erakutsi du Iñaki Arriola PSE-EEko idazkari nagusiak. Bere esanetan, "herritarrentzako onartezinak diren hondakinekin lotutako politikak ari dira udal horietan eta Foru Aldundian ezartzen".
PSEk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bilduk "despota jarrera" erakutsi du. Gainera, "sen onekin" jokatzea eskatu dio EAJri. "Ezer egin ez duenez, Gipuzkoan gertatzen ari denaz EAJ erantzule da", esan du, "bost axola zaio herritarrak eta bere interesaren bila bakarrik ari da".
Donostiako, Errenteriako, Andoaingo, Lasarte-Oriako, Beasaingo, Urretxuko eta Soraluzeko herritarrak "gaitasun politikorik ez duten eta herritarren beharrei erantzuten ez dieten Gobernuak" ari dira pairatzen. "EAJk hausnarketa bat egin arte, sistema horren ezarpena ekiditzen saiatuko gara", iragarri du Arriolak, "izan ere, gu bostgarren zakarrontzi baten alde gaude". "Ez dugu oso aberatsa eta ez osasungarria den eta herritarrak kaltetzen dituen sistema bat onartuko", azpimarratu du.
34 udalerrietarako Bilduk proposatutako atez ateko zabor bilketaren proposamenaren harira, haren "kezka" erakutsi du Iñaki Arriola PSE-EEko idazkari nagusiak. Bere esanetan, "herritarrentzako onartezinak diren hondakinekin lotutako politikak ari dira udal horietan eta Foru Aldundian ezartzen". PSEk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bilduk "despota jarrera" erakutsi du. Gainera, "sen onekin" jokatzea eskatu dio EAJri. "Ezer egin ez duenez, Gipuzkoan gertatzen ari denaz EAJ erantzule da", esan du, "bost axola zaio herritarrak eta bere interesaren bila bakarrik ari da".Donostiako, Errenteriako, Andoaingo, Lasarte-Oriako, Beasaingo, Urretxuko eta Soraluzeko herritarrak "gaitasun politikorik ez duten eta herritarren beharrei erantzuten ez dieten Gobernuak" ari dira pairatzen. "EAJk hausnarketa bat egin arte, sistema horren ezarpena ekiditzen saiatuko gara", iragarri du Arriolak, "izan ere, gu bostgarren zakarrontzi baten alde gaude". "Ez dugu oso aberatsa eta ez osasungarria den eta herritarrak kaltetzen dituen sistema bat onartuko", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa