15:22

Politika

Espainiako aurrekontuak

EAJk, EH Bilduk eta ERCk bide eman diote aurrekontuak Diputatuen Kongresuan eztabaidatzen jarraitzeari

O.P. | Eitb Media

EAJk bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena osorik transferitzea adostu du eta ERCk Ikus-entzunezko Legerako ituna lortu du. Bi alderdiek, EH Bildurekin eta BNGrekin batera, osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki dute, tramitazioak Diputatuen Kongresuan jarraitzea ahalbidetuz.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatuko aurrekontu orokorren eztabaidak Diputatuen Kongresuan jarraituko du, osoko emendakinen fasea gaindituta. EAJk, EH Bilduk, ERCk eta BNGk lehen fase honetan oztoporik ez jartzea erabaki dute eta ez dute osoko zuzenketarik aurkeztu. Hala, Gobernuaren aurrekontu proiektuak parlamentuan jarraituko du bidea. 

EAJk eguerdian eman du jakitera ez ziola aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketarik aurkeztuko, izan ere, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumenaren kudeaketa osorik eskualdatzea adostu du Espainiako Gobernuarekin.  

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak prentsaurrekoan iragarri duenez, osoko zuzenketak erregistratzeko epea amaitzear zela iritsi da, azkenean, Gobernuaren eta alderdiaren arteko akordioa, aurretik Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroarekin hitz egindako parametroetan. 

Konpromiso horrek itzulketa beto bat "ezabatzen" duela esan du, baina aurrekontuen akordioa ixtetik urrun dagoela zehaztu du. Hala ere, Estebanen ustez, pauso honek bide emango dio kontu publikoak Diputatuen Kongresuan izapidetzen jarraitzeko aukerari.

Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak Euskadi Irratian goizean berretsi du lehendik esandakoa, bere taldeak ez zueka asmorik osoko zuzenketarik aurkezteko, baina horrek ez duela esan nahi "txeke zuri bat" ematen diotenik Gobernuari. "PSOEk irabazi egin beharko du EH Bilduren botoa aurrekontuetan", ziurtatu du. 

ERCren erabakia denbora agortzear zela iritsi da.  14:00ak jotzeko minutu gutxi batzuren faltan, Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak iragarri du ez diotela osoko zuzenketarik aurkeztuko 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari, eta, beraz, kontu publikoen tramitazioak Kongresuan jarraituko du.

Ikus-entzunezko Lege berrian hiru hizkuntza koofizialen kuota ezartzeko ituna erdietsi du du ERCk. Hori zen euskal eta kataluniar nazionalisten baldintza nagusietako bat. Izan ere, aldarrikatzen dute, Netflix edo HBO gisako plataformetako edukien % 7,5 gutxienez hizkuntza koofizialetan ekoitz dadila; baita lurraldeei finantzazioa handitzea ere. Lortu duten hitzarmenaren arabera, ERCk ezarriko du katalanaren presentzia kuota.  Itun horretaz gain, beste baldintza batzuk ere bete direla esan du Rufianek, besteak beste, 18 milioi euro inguruko beken transferentzia Generalitatera eskualdatzea. 

BNGk ere ez du osoko emendakinik aurkeztu, eta esan du zatikako zuzenketetan sartuko dela negoziaketan. 

PP, Vox, Ciudadanos, Foro Asturias, Junts per Catalunya, CUP eta Coalición Canaria izan dira osoko zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiak, baina ez dute lortu Sanchezen Gobernuaren proposamena atzera botatzeko nahikoa indar. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena