21:32

Politika

Presoen hurbiltzea

Sarkozyk esandakoa aintzat hartzeko eskatu dio Amaiurrek Gobernuari

Erredakzioa

Frantziako presidentea ETAko presoak hurbiltzearen aldeko jarrera agertu du ostegun honetan. Barne Ministerioak, bestalde, Amaiurrek presoak manipulatzen dituela esan du.

00:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ETAko presoen inguruan asteazken honetan esandakoa kontuan hartzeko eskatu dio Amaiurrek Gobernuari. Baionan izan da Sarkozy, eta bertan esan du presoak hurbiltzea "desiragarria" litzatekela.

Iker Urbina Amaiurreko diputatuak agerraldia egin du Kongresuan, Sarkozyren hitzak baloratzeko, eta Frantziako presidentearen adierazpenek Gobernuaren jarrerarekin ''topo'' egiten dutela esan du. ''Presoen eskubideen urraketa dakarren espetxe politikari tinko eusten dio Gobernuak'', esan du.

Bestalde, Barne ministroaren iritziz, Amaiurrek ETAko presoak "maneiatzeari" uko egin behar dio. Presoak "gizarteratzearen norabidean" pausoak eman behar dituztela gogoratu du Fernandez Diezek.

Barne Ministerioaren iturrien arabera, Gobernuak "denbora asko" darama Amaiurri ETAren gaineko "eragina erabil dezala eskatuz", ETAren desegitea lortzeko eta presoek gizarteratzearen norabidean "pauso errealak" emateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena