12:13

Politika

Urriaren 18ko adierazpena

Nafarroako Gobernuak aintzat hartu du EH Bilduren adierazpena, baina "ez da nahikoa"

Agentziak | EITB Media

Javier Remirez Foru Gobernuaren presidenteordearen aburuz, "gogoeta etiko sakonago eta osoagoa behar da indarkeriari zilegitasun guztia kentzeko".

  • Remirez, artxiboko argazki batean.

    Remirez, artxiboko argazki batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Presidentetza, Berdintasun eta Funtzio Publikoko kontseilariak aintzat hartu du EH Bilduk eta Sortuk biktimen inguruan egindako adierazpena. Dena dela, Foru Gobernuaren ustez, "emandako pausoak ez dira nahikoak".

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako "Memoria eta prebentzioa. Terrorismoa eta biktimak ikasgeletan" ikastaroan egin ditu adierazpenak Remirezek.

Nafarroako Gobernuko presidenteordearen hitzetan, "balioetsi egin behar da bakearen eta bizikidetzaren alde eta terrorismoa behin betiko desagerrarazteko emandako pauso oro, baina emandako pausoak ez dira nahikoak. Gogoeta etiko sakonago eta osoagoa behar da indarkeriari zilegitasun guztia kentzeko". 

Horren ildoan azpimarratu duenez, "mugimendu terroristari babesa eman zioten gizartearen zatiak eta agente politikoek pauso hori ematea falta da. Aitortu beharko lukete hura ez zela inoiz gertatu behar izan, ez zuela zentzurik izan eta helburu politikoak lortzeko indarkeria ezin dela erabili".

Horrez gain, honakoa adierazi du: "Bide onean goaz, elkarrizketaren eta akordioaren izenean, agente politiko guztiek euren ikuspuntuak berrikusten dituztenean, baina iraganaren inguruko hausnarketa bat falta da etorkizunean berriro errepikatu ez dadin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena