Politika
ELKARRIZKETA
Onintza Aiestaran | EITB Media
EH Bilduren eta Sorturen Urriaren 18ko Adierazpenaren harira, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du garrantzitsua dela ETAren biktimak identifikatzen dituela mezuaren hartzaile gisa eta konpromisoa hartzen duela horien mina arintzeko.
Bingen Zupiria, Radio Euskadin
EH Bilduren eta Sorturen Urriaren 18ko Adierazpena erreakzio soka luzea eragiten ari da. Atzo Aieten publiko egin zuten adierazpenean "bere" egin zuten ETAren biktimen mina, eta "hura ez zela inoiz gertatu behar" nabarmendu zuten. Eusko Jaurlaritzako bozeramailea hurrengo hilabeteetara begira jarri da, eta oraindik egiteke dauden zereginen artean aipatu ditu memoria eta biktima guztien duintasuna berrezartzea.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Bingen Zupiriak nabarmendu du ETAren biktimak identifikatzen dituela mezuaren hartzaile gisa eta konpromisoa hartzen duela horien mina arintzeko.
Bestalde, atzo ezker independentistak egindako adierazpenetik esaldi bat azpimarratu du Zupiriak: "Modu irmo, ausart eta arriskatuan bide erabat baketsuen aldeko apustua egin zuten haiek arrakasta erabatekoa eta eztabaidaezina lortu dute". Hala ere, Jaurlaritzako bozeramaileak, ezker abertzalearen lana baino, euskal gizarte osoaren lana goraipatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa