Politika
URRIAREN 18KO ADIERAZPENA
O.P. | Eitb Media
Euskal Herriko eta Espainiako ordezkari politikoek euren iritziak plazaratu dituzte goizean EH Bilduk eta Sortuk ETAren biktimek jasandako minari egindako aitortzaren ostean.
Albisteak (2)
Euskal Herriko eta Espainiako politikako ordezkariek euren iritziak plazaratu dituzte goizean EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik eta Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek ETAko biktimek jasandako minari egindako aitortzaren ostean.
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren ustez, EH Bilduk emandako pausoa "txikia eta eskasa" da, eta ezker abertzaleak ETAk egindako kaltea "bidegabea" ez dela esan izana deitoratu du ohar batean.
EBBren ustez, ezker abertzalearen adierazpenak "bi foliotan eta bost puntutan, ekarpen positiboak jasotzen ditu elkarbizitza berri bat eraikitzeko eta ETAren biktimei erreparazioa emateko, baina aipatu gabe uzten ditu hainbat gako nagusi, zeinetan ezker abertzaleak eta talde armatuari babesa eman zion munduak ibilbide etiko eta politiko luzea egiteke duten".
PSEko Eneko Anduezak ontzat jo du ezker abertazleak emandako urrats "erabakigarria" eta benetakoa eta ezker abertzalearen ibilbidean "mugarri" izatea espero du.
Euskal Sozialistok ontzat jotzen dugu ezker abertzalearen adierazpen. Urrats esanguratsua da.
Espero dugu biktimei eskainitako hitzak zintzoak izatea.Espero dugu egiazkoa izatea eragindako mina eta sufrimendua aitortzea, bai eta terrorismoak ekarri zuen akatsa ere. pic.twitter.com/hozdb6dB5S
— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 18, 2021
Pilar Garrido, Podemos Euskadiko Koordinatzaile Nagusia eta Unidas Podemosen diputatua pozarren agertu da ezker abertzaleak "ETAko biktimen sufrimendu aitortzeko pausoa eman" izanagatik.
Sentir el dolor de los demás, un paso fundamental que ha dado la izquierda abertzale al reconocer el sufrimiento de las víctimas de ETA. Nos alegramos por ello.
— Pilar Garrido (@PilarGarrido_) October 18, 2021
Seguiremos avanzando en la verdad, justicia y reparación para todas las víctimas.
Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak adierazi du EH Bilduk eta Sortuk gaur emandako urratsa "ezinbestekoa" dela "normalizazio eta bizikidetza prozesuaren bidean".
Eusko Alkartasunak, bestalde, "indarkeria mota guztiek eragindako biktima guztiak" aitortzeko unea dela azpimarratu du. "Biktima guztiek merezi dute memoria, justizia eta erreparazioa", zehaztu dute.
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak, ostera, "txantxa makabro" deritzo EH Bilduren adierazpenari eta Otegik "biktimei barre egiten" diela uste du.
Lo de Otegi es una broma macabra diciendo que tratará de mitigar el dolor de las víctimas, quien no conjuga la palabra condena, justifica a ETA y organiza vomitivos ongi etorris a los etarras desde Bildu. No la condenará nunca por haber sido miembro de ETA. Se ríe de las víctimas
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) October 18, 2021
PSNk azpimarratu du lehen aldia dela ezker abertzaleak ETAren biktimek jasandako mina aitortzen duela. "Aurrerapauso demokratikoa da, baina oraindik asko dago egiteko ETAren biktimen eta haien familiei oroimena, justizia eta erreparazioa bermatzeko", ohartarazi du.
UPNk, berriz, Otegik barkamenik eskatu ez duela nabarmendu du. "Bere samina adierazi izana iruzurra izango da, adierazpen hori ez badago ekintzez lagunduta eta oraindik argitu gabe dauden 300 hilketa baino gehiago argitzen laguntzeko borondaterik erakusten ez badu", erantsi du.
Nafarroako Alderdi Popularreko presidente Ana Beltran, Arnaldo Otegiri zuzendu zaio zuzenean eta "demokraziarentzako lakra" dela esan dio.
Mención especial y específica para Otegi: sentir el dolor de las víctimas es incompatible con presentar a terroristas como a héroes y con defender la impunidad de los asesinatos no resueltos, algo que haces a diario. Eres una lacra para la democracia. pic.twitter.com/kJ5dBkU8HD
— Ana Beltrán (@abeltran_ana) October 18, 2021
Patxi Lopez lehendakari eta PSOEren Memoria Demokratikorako idazkariak azpimarratu duenez, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruak ETAk eragindako sufrimendua publikoki aitortuta, "iraganean sostengatzaile gisa izan zuen paperari zuzenketa moduko bat egin zaio", esan du. Lopez lehendakari zen ETAk indarkeria behin betiko utzi zuela iragarri zuenean.
#EnDirecto | López: "Por primera vez hay un reconocimiento público por parte de la izquierda abertzale de las víctimas de ETA" pic.twitter.com/7D2cf0r7vi
— Europa Press (@europapress) October 18, 2021
Bestalde, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko ministroak adierazi duenez, ezker abertzaleak emandako "aurrekaririk gabeko" urratsaren aurrean, uste du "demokratek urratsa onartu behar" dutela.
Hace 10 años ETA puso fin a su actividad. Hoy la IA ha dado un paso sin precedentes poniendo en el centro el dolor de las víctimas de ETA, reconociendo que nunca debió producirse y que las vías pacíficas son el único camino posible. Obligación de los demócratas reconocer el paso.
— Ione Belarra (@ionebelarra) October 18, 2021
Pere Aragones Generalitateko presidenteak aitortu du, "ezker abertzalearen adierazpena garrantzi eta erantzukizun handikoa" dela, eta, ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik 10 urte beteta, bake prozesu historikoan beste urrats bat dela esan du. "Bakea eta hitza dira bidea", azpimarratu du, eta Generalitateak "datozen urteetan bake prozesu hau laguntzeko konpromisoa" berretsi du.
Gabriel Rufian ERCko diputatuak ezker abertzalearen iragarpenak sortuko dituen erreakzioak aipatu ditu, "pertsona onak eta txarrak bereiziko dituzte erreakzio horiek" haren ustez; ezker abertzaleak emandako urratsa ospatu du: "Gaur egun handia da", ziurtatu du.
EH Bilduk egindako urratsa "garrantzitsua eta beharrezkoa" dela adierazi du Iñigo Errejon Mas Paiseko diputatuak bere kontu pertsonalean.
Jorge Buxade eurodiputatu eta Vox-eko Ekintza Politikoko Batzordeko bozeramaileak ez ditu sinetsi Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak biktimen "sufrimenduari" buruz esandako hitzak, eta dei egin dio "argitzeke dauden ETAren 300dik gora kasuak" argitzen lagundtzera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa