Politika
Katalunia
Agentziak | EiTB Media
Kontu Auzitegiak eskatutakoaren (5,4 milioi) zati bat jarri du ERCk, Generalitateak Institut Catala de Financesen bidez aurkeztutako abalak ostegunean atzera bota ondoren.
Aragones, Junqueras eta Vilalta, Lluís Companysen hilobian, ostiral honetan. Argazkia: EFE
ERCk bi milioi euro inguru ordaindu ditu Kontu Auzitegian, 2016 eta 2017 artean Kataluniako Gobernuan erantzukizunak izan zituzten guztien fidantzak pagatzeko, alderdiko iturriek azaldu dutenez.
La Vanguardia-k aurreratu duenez, Kontu Auzitegiak eskatutakoaren (5,4 milioi) zati bat jarri du ERCk, Generalitateak Institut Catala de Financesen (ICF) bidez aurkeztutako abalak ostegunean atzera bota ondoren.
Horrela, 2016tik 2017ra Generalitatean egon ziren eta Kontu Auzitegiak auziperatu dituen pertsona guztiak laguntzeko asmoa du ERCk. U-1 orduan bultzatu zuten, eta ERCk Generalitateko kanpo ekintza zuzentzen zuen. Ondorioz, kargudun ohi guztien fidantza ordaindu du, alderdikideak izan ala ez.
Besteak beste, Oriol Junqueras alderdiko buruzagiari eta Raul Romeva kontseilari ohiari mesede egingo die ERCren ekarpenak, baina baita Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntseko buruzagiari ere.
Hala ere, 2011 eta 2016 artean Generalitateko kide izan ziren guztiak at geratuko dira, besteak beste, Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Andreu Mas-Colell kontseilari ohia.
Defentsek Kontu Auzitegiaren aurrean helegiteak aurkeztuko dituztela azaldu dute iturriek, baina "lehentasuna orain enbargoak saihestea da", defendatu dute.
"Aurrekaririk gabeko ehizaldi ekonomikoa"
Horregatik, ERCk azkar erantzun nahi izan du, "dozenaka pertsonen kalte pertsonala eta familiarra eragozteko". Iturrien arabera, gainerako elkarteekin eta alderdiekin elkarlanean ari dira, kargudun ohi guztien fidantzak ordaintzeko.
Auzipetu batzuk, ordea, bermeak ordaintzeko ondasun higiezinak jartzen ari dira; Masek esaterako bere etxea aurkeztu du, baina "auzitegiak enbargoak gelditzeko balioko duen ez dakite, Kontu Auzitegiaren arbitrariotasuna eta bizkortasuna ikusita".
Kontu Auzitegiak ordaintzeko eperik ez onartzea eta bahiturak berehala gertatzea kritikatu dute. Generalitateko kanpo ekintzaren aurkako "aurrekaririk gabeko ehizaldi ekonomiko bat da", salatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa