Politika
ustelkeria
agentziak | eitb media
Errege emerituak itzultzeko garaia dela uste du; aurreko saiakeretan huts egin ostean, bere seme Felipe VI.a konprometitu zezakeelako.
Juan Carlos errege emerituak datozen asteetan Espainiara bidaiatzeko asmoa azaldu du, urtea amaitu baino lehen. Auzitegi Goreneko Fiskaltzak duela urtebete baino gehiago haren aurka irekitako hiru ikerketak artxibatzearen alde egin du, delitu-zantzurik ez ikusita.
Juan Carlos I.ak hurbilekoei iragarri die itzultzeko asmoa, baina ez du zehaztu Abu Dhabitik (Arabiar Emirerri Batuak) aldi baterako edo behin betiko itzuliko litzatekeen, ezta ostatu non hartu lukeen ere.
Fiskaltzak ikerketak ez lutzatzea erabaki dezakeela zabaldu ondoren, errege emerituak "itzul daitekeela uste du"; aurreko saiakerek fruiturik eman ez ostean, bere seme Felipe VIa konprometitu zezakeela eta.
Fiskalek kasua artxibatzeko asmoa adierazi dute orain, errege izandako aroan bere alde zuen bortxaezintasuna medio. Horrek bere erantzukizunetik salbuetsiko luke, Arabia Saudiren eskutik jasotako ustezko komisioen kasuan.
Gastu pertsonaletarako utzitako 5,3 milioi eurorekin egindako bi zerga-erregularizazioetan ere ez dute deliturik topatu, ezin izan baitute frogatu zerga-paradisuetan diru publikorik ezkutatzen zuenik.
Errege emeritua iazko abuztuaren 3an abiatu zen Abu Dhabira, Errege Etxeak, Espainiako Gobernuaren oniritziz, hala adostuta. Estatutik aldi baterako irtetea onena izango zela erabaki zuten orduan, fiskaltzaren eginbideen emaitzari itxaron bitartean.
Jakiteke dago oraindik erbesteratzea amaitutakoan non biziko litzatekeen. Gertagaitza da, momentuz, 57 urte baino gehiagotan zehar bere egoitza izandako Zarzuela Jauregira itzultzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa