10:30

Politika

EUSKO LEGEBILTZARRA

Luis Gordillo legebiltzarkideak Ciudadanos Euskadi utzi eta PPren taldean sartu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gordillok esan du bera ez dela mugitu eta ez diola eserlekuari uko egingo, nahiz eta Cs uzteko erabakia hartu. Eserlekuak "pertsonenak" direla eta bere erabakiak "Sanchez Moncloatik ateratzeko" helburuari erantzuten diola azaldu du.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Gordillo legebiltzarkide eta Ciudadanos Euskadiko koordinatzaile ohiak alderdia utzi du Alderdi Popularrean sartzeko, baina ez dio uko egingo Eusko Legebiltzarreko eserlekuari.

Gordilloren ustez, eserlekuak "pertsonenak dira", eta bere jarreratik ez dela mugitu azpimarratu du, hauteskundeetara bi alderdiek osatutako koalizioan aurkeztu baitzen.

Gordillok ostegun honetan kazetariei azaldu dienez, joan den asteazkenean aurkeztu zuen Ciudadanoseko (Cs) militante izateari uko egiteko gutuna, eta "jarraian" Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteari deitu zion, 'popularren' taldean sartzea eskatzeko.

Orain arte Ciudadanoseko militantea izan den legebiltzarkideak azaldu du urrats hori "erabaki pertsonal" baten emaitza dela, eta, bere iritzian, erabaki horrek ez dio zertan eragin bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean osatzen duten talde parlamentarioari.

Ohar batean, Ciudadanos Euskadik deitoratu egin du "PPk Ciudadanosi eraso egiteko egindako operazioak beste gertaera ilun bat bizi izana eta Euskadin gertatu izana".

"Oso tristea da PPk ahalegin horiek egitea, konstituzionalista batek ere ezin baititu ulertu, eta are gutxiago lurralde honetan", salatu du.

Ciudadanos Euskadiren hitzetan, "azken hau ez hanka ez bururik ez duen eraso bat da, eta beste inori baino kalte handiagoa egiten die euskal konstituzionalistei".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena