Politika
AUZITEGIAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak kartzela iraunkor berrikusgarria konstituzionala dela ebatzi du, aldeko zazpi botorekin eta kontrako hirurekin.
Auzitegi Konstituzionala, kanpotik.
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak kartzela iraunkor berrikusgarria konstituzionala dela ebatzi du, eta, beraz, atzera bota du PSOEk aurkeztutako helegitea.
Zigorra berrikusteko epeak 25 eta 35 urte artekoa izaten jarraituko du, eta ez dira 15 edo 29 urtera jaitsiko.
Atzo egindako bozketan, hamar magistratuetatik zazpi espetxe iraunkor berrikusgarriaren alde agertu ziren. Aitzitik, Juan Antonio Xiol, Candido Conde-Pumpido eta Maria Luisa Balaguer magistratuek boto partikularra eman zuten.
Gauzak horrela, Mariano Rajoy Espainiako presidente zela gehiengo osoa baliatuta onartutako neurria bere horretan geldituko da.
Dagoeneko espetxe iraunkor berrikusgarria aplikatu dute zenbait kasutan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 2019an Atxurin alaba hil zuen amaren kasuan eta Kasedako hilketan, esaterako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa