22:58

Politika

Eusko Alkartasuna

Ramirezek salatu duenez, EAk sektore kritikoaren buruzagiak kaleratzeko espedienteak zabaldu ditu

Agentziak | EiTB Media

Besteak beste, Miren Aranoa, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Esther Korresi eta Ramirez berari zabaldu diete espedientea.

  • Maiorga Ramirez parlamentari nafarra. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Maiorga Ramirez parlamentari nafarra. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiorga Ramirez parlamentari nafarrak ostiral honetan salatu duenez, EAko zuzendaritzak alderdiko sektore kritikoaren buruzagi batzuei kaleratzeko espedientea zabaldu die, tartean Miren Aranoa, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Esther Korresi eta Ramirez berari.

Ramirezek prentsaurrekoa eman du Donostian, Groseko alkartetxean. Iragan asteartean ebazpen judizial baten berri eman zuen toki berean. Orduan azaldu zuenez, erabaki judizialak sektore kritikoari arrazoia eman dio, Eba Blanco alderdiaren Idazkaritza Nagusira eraman zuten barne-hauteskunde prozesua errepikatzea agintzen duelako.

Erabaki judizialari emandako erantzuna "kaleratzeko espedienteak zabaltzea" izan dela esan du Ramirezek gaurko agerraldian, Eba Blancorentzat "epaitegien zartada itzela izan delako". Alderdiko zuzendaritzaren ekimena "aberrazio politikoa" dela uste du parlamentari nafarrak. Orain 15 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko.

Eba Blancoren eta haren "lobbyaren" jokamoldea deitoratu du kritikoen buruzagiak, "egindako irregulartasunak eta hanka-sartzeak berehala eta modu demokratikoan zuzendu beharrean, irregulartasun horiek salatu zituztenei espedientea zabaltzea" erabaki dutelako.

Ramirezen hitzetan, "bi ikuspegi erabat kontrajarriren artean afiliazioak erabakitzea saihestu nahi du sektore ofizialak, nola edo hala: EH Bilduren besoetara entregatzea edo EA eta koalizioa berrindartzea". Kritikoen "aukera" azkena da, erantsi duenez.

"Guztia Biltzar Nazionalaren bezperan gertatu da, kaleratzeak lehenago gauzatu nahi dituztelako, eta akaso horrela eskuak libre izan prozesu judizial ezberdinetan agerian geratu diren irregulartasunak berriz errepikatzeko", kritikatu du.

"Purga"

Testuinguru honetan, EH Bilduren "egiturei" zein Arnaldo Otegi buruzagiari "neutraltasuna" eskatu die Ramirezek. "Purgei eta oinarrizko eskubideen urraketari babesa emateari uztea", eskatu die, "nahiz eta egiten dituenak aliatua izan, EAri koalizio barruan dagokion paperaren ikuspegian".

"Alderdi politiko baten barruan irregulartasunei eta garbiketei zilegitasuna ematen ari dira babes horrekin", ohartarazi du. "Inork ez dezala zalantzarik izan", azkenean alderditik botatzen badituzte, "ehunka afiliatuk" ordezkatuko dituzte EAren alde lanean jarraitzeko, gaineratu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena