07:05

Politika

Mundaka

Mundakako alkatearen kontrako zentsura-mozioak Espainiako Auzitegi Gorenaren babesa du

EITB Media

EAJk Mikel Bilbao independentea taldetik bota zuen iaz, “koordinazio falta” argudiatuta. Alkateak, bere aldetik, salatu du hirigintza-proiektu “irregularrak” egiteko erabili dutela bera.

  • Mikel Bilbao, artxiboko irudian. Argazkia: EAJ.

    Mikel Bilbao, artxiboko irudian. Argazkia: EAJ.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Bilbao Mundakako alkatearen kontrako zentsura-mozioa tramitatzeko bidea libre du EAJk. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak ez du Bilbaoren helegitea onartu; Bizkaiko Lurralde Auzitegia eta EAEko Auzitegi Nagusiak ere bide beretik jo zuten euren epaietan.

Bilbao independente gisa aurkeztu zen jeltzaleen zerrendetan, 2019ko maiatzean. Hala ere, iaz, 2020an, EAJk taldetik bota zuen, "koordinazio falta" argudiatuta. Egun alkate denak, bere aldetik, salatu zuen hirigintza-proiektua irregularrak aurrera eramateko erabili zutela bera.

Ondorioz, zentsura-mozioa berriz aktiba dezakete, baina oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena