Itxi

Politika

RADIO EUSKADI

Mendia: "Eneko Andueza da nire hautagaia, ezin dut neutrala izan"

EITB MEDIA

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, euskal sozialisten idazkari nagusi karguan egin duen ibilbidearen errepasoa egin du. Besteak beste, EAJ eta PSE-EE alderdien arteko aliantzak "ekarri duen lasaitasuna" goratu du.

  • Idoia Mendia, hoy, en los estudios de Radio Euskadi en Bilbao.

    Idoia Mendia, gaur, Radio Euskadiko Bilboko estudioan.

    30:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

PSE-EEren idazkari nagusi kargua utziko duela iragarri berritan,  Idoia Mendiak adierazi du "lasai eta gustura" utziko duela bere egitekoa euskal sozialisten buru gisa. Asteon iragarri du buruzagitza utziko duela, 14 urteko ibilbidearen ondoren.

Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" saioan egin dioten elkarrizketan,  besteak beste, PSEk "euskal politikagintzara ekarri duen lasaitasuna" nabarmendu du.  Bere hitzetan, EAJ eta PSE alderdien arteko gobernu itunean "sozialisten arrastoa" oso agerikoa da, eta horrek "sosegu politikoa" eskaini dio Euskadiri. "Balio berezia du aliantza horrek", adierazi du.

Bere ekarpen nagusia zein izan den galdetuta, berriz, "PSE jokaleku politikoaren erdigunean" jartzea dela adierazi du.

Mendiak kargura ez zela aurkeztuko baieztatu eta ordu gutxira, Eneko Andueza PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak bere hautagaitza iragarri zuen. Mendiak garbi esan du gai honetan ezin duela "neutrala" izan, eta bere hautagaia Andueza dela. Politikari eibartarraren ibilbidea goratu du, eta "pertsona konprometitua" dela esan du.

Hurrengo idazkari nagusiak "nahi duena erabakitzeko eskuak libre" izango dituela ere azpimarratu du.