Politika
Udaberri 2024
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Beatriz Artolazabal sailburuak Udaberri 2024 egitasmoaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Zirriborroa maiatzean aurkeztu zuten, baina hilabeteotan, biktimen elkarte, bestelako erakunde, talde politiko eta arlo horretako pertsona garrantzitsuen ekarpenekin "aberastu eta indartu" dute.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzak bizikidetza, giza eskubide eta aniztasunaren alorrean Udaberri 2024 izeneko plana onartu du gaur. Egitasmoak iraganaren, batez ere ETAren terrorismoaren, "gogoeta kritikoa" eskatu du eta espresuki aipatu eta gaitzetsi ditu presoei egindako 'ongietorriak', "indarkeriaren kultura politikoaren gorespen sinbolikoa eta biktimen bidegabekeria eta birbiktimazioa" direlako. Horrez gain, etorkizuneko bizikidetza ereduaren eraikuntza gazteen protagonismoa aldarrikatu du.
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu du behin betiko plana, gobernu bilerak onartu ostean. Egitasmoaren zirriborroa maiatzean aurkeztu zuten, eta lau hilabete hauetan, "kontraste-prozesu batean aberastu" dute.
Sailburuaren esanetan, "asko landutako" plana da gaur onartu eta aurkeztu dutena. Azaldu duenez, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko ordezkarien ekarpenak jaso dituzte, baita giza eskubideen alorrean aritzen diren erakundeena ere. Horrez gain, bilerak egin dituzte Legebiltzarreko talde politikoekin, hedabideekin, beste erakunde batzuekin eta unibertsitateko pertsona garrantzitsuekin eta terrorismoaren biktimekin.
Behin betiko egitasmoa jaso dituzten berrikuntzen artean, kapitulu bat gehitu da, "Hurbileko testuingurua. Euskadi 2021: aukera-leihoa" izenekoa. Bertan ETAren amaierak "garai berria, agertoki berria, erronka berria" ireki zuela aipatzen da, aniztasunean elkarrekin bizitzeko. Dena dela, ohartarazten da "gainditu gabeko hainbat gai" daudela: "Itxaropenezko begirada hori kezkaz beterikoa bihurtzen da gure inguruan indarkeriazko adierazpenak, intoleranteak edo sektarioak ikusten ditugunean". Hori aipatzen dira, hain justu, presoei egindako 'ongietorriak'.
Dokumentuak "iraganaren begirada kritikoa" eskatu du, eta "ETAren terrorismoa eta indarkeria erabili, justifikatu eta testuinguru batean jarri zuten horiek interpelatu" behar direla azpimarratzen du. Horren ildoan, "jarrera berria" galdegin die "mende erdi honetan terrorismoaren eta indarkeriaren alorrean erantzukizun zuzena edo zeharkakoa izan duten horiei".
"Neguaren amaierak eta egunsenti berri batek aitorpen etiko, politiko eta demokratikoa eskatzen dute: bidegabea izan zen", azpimarratu du sailburuak Udaberri hitzaren esanahiari erreferentzia eginez.
Gazteria, bizikidetza eta etorkizuna
Etorkizunari begira, planak gazteak jarri ditu bizikidetzaren erdigunean. "Indarkeriaren eta haren ondorioen esperientzia traumatikoa zuzenean bizi izan ez duena. "Bizikidetzari buruzko hausnarketak eta eztabaidak ezin dute izan eta ez dute izan behar indarkeriaren zikloko belaunaldien monopolioa", esan du Artolazabalek.
Hain justu, azaldu duenez, "gazteak elkarbizitzaren etorkizuneko protagonista gisa ahalduntzea" izango da egitasmoaren helburuetako bat, "bizikidetza-gazteria binomioa hezkuntza-sistematik harago garatzea".
Horren ildoan, iragarri du datozen hilabeteotan gogoeta eta eztabaida prozesu bat abiatuko dutela gai horren inguruan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa