Politika
ELKARRIZKETA
EITB MEDIA
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EH Bildu koalizioak Espainiako Kongresuan duen bozeramailea kezkatuta agertu da, eskuinmuturra ari delako "agenda markatzen".
Mertxe Aizpurua, portavoz de EHBildu en el Congreso
Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioei datorren astean ekingo dietela baieztatu du Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen eledunak. Koalizio abertzaleak "jarrera eraikitzailearekin" hartuko duela parte bileretan eta "Espainiako Gobernua estu hartuko" duela ziurtatu du.
Euskal Herriko biztanleriaren kezka nagusiak aseko dituzten neurriak aurrera ateratzen ahaleginduko direla esan du: "eskubide sozialak eta ekonomikoak hobetzeko neurriak bultzatuko ditugu".
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, bestalde, EH Bilduko kidea kezkatuta agertu da, azkenaldian eskuinmuturra ari delako Espainiako "agenda markatzen". Bere hitzetan, "Voxek oinarrizko eskubideak kolokan jarri nahi ditu" eta Gobernua Espainiarrak "ezin du horren aurrean geldirik egon". Ezkerreko alderdiekin hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Hala egin ezean, aginteari eusten lanak izango dituela nabarmendu du. "Orain dauka gehiengo absolutua Sanchezek, eta hori baliatu behar da ultraeskuinari aurre egin eta ezkerreko ekimenak bultzatzeko. Ez dago aitzakiarik aurrerapausoak ez emateko", zehaztu du.
Arrasaten atzo izandako ekitaldien inguruan galdetuta, Aizpuruak esan du ultraeskuinak gaia "desitxuratu" egin nahi izan duela, eta beste hainbat erakundek horretan lagundu diotela. "Giza eskubideei buruz ari ginen, baina gaia desitxuratu du eskuinak, hainbat agenteren babesarekin", amaitu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa