17:50

Politika

Ekitaldia Zarautzen

Mendiak ukatu egin du PSE-EE autogobernuaren "beldur" denik, hobetu egin nahi omen du

agentziak | eitb media

"Beldurra duena da jarrera bat babestu arren, babesik ez duelakoan aurrera eramaten ausartzen ez dena", adierazi du.

  • Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

    Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan du sozialistak ez direla autogobernuaren "beldur", eta "hobetzeko proposamena" egin dutela. Gainera, adierazi du beldur direnak "jarrera bat babestu arren, babesik ez duelakoan aurrera eramaten ausartzen ez" direnak direla.

Mendiak horrela erantzun die, Zarautzen egindako ekitaldi politiko batean, Iñigo Urkullu lehendakariak egindako proposamenaren aurrean esandakoagatik jasotako kritikei. Lehendakariak esan zuen 1839an foruak abolitu aurretik zegoen adostasuna nahi duela Estatuarekin.

Lehendakariordeak Mikel Unzalu uztailean hil zen Euskadi Ezkerrako buruzagi ohi eta militante sozialistaren oroimenezko ekitaldian parte hartu du, eta bertan egin dio erreferentzia autogobernuaren eztabaidari.

Mendiak Autonomia Estatutua aldarrikatu du, eta beti defendatu dutela gogorarazi. "Beldurra? Hil eta jazarri egin gaituzte lau hamarkadaz hori defendatzeagatik. Hobetzeko, modernizatzeko, gehiago kabitzeko proposamena dugu eta", gaineratu du buruzagi sozialistak.

Azpimarratu du "bide legala eta erabilgarria" dela, eta "Indalecio Prietok eta Agirre lehendakariak egin zuten desberdinen arteko akordioa" berrituko lukeela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena