Politika
ETAKO PRESOAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sarek bertan behera utzi du manifestazioa, "konfrontazioa" saihesteko, baina horren ordez ekintzak garatuko dituzte herrietako plazetan "biziarteko kartzela-zigorraren aurka".
Iñigo Urkullu. Irudia: EFE
Sarek Henri Parot ETAko presoaren espetxe egoera salatzeko larunbaterako Arrasaten aurreikusita zuen martxa bertan behera uzteko erabakiak "behar-beharrezkoa den hausnarketa" egiteko balio behar duela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak, "errespetuan oinarritutako bizikidetza" eraikitzeko.
Urkulluk Donostian egin ditu adierazpenok, Sarek manifestazioa bertan behera utzi zuela jakin ostean, "konfrontazioa" saihesteko. Hala ere, ekintzak garatuko dituzte herrietako plazetan "biziarteko kartzela-zigorraren aurka".
Lehendakariaren ustez, deialdia bertan behera uztea "errespetuan oinarritutako elkarbizitza nola eraikitzen den ikusteko beharrezkoa den hausnarketa batean sakontzeko balio behar duen erabakia da".
Nolanahi ere, eguna "normaltasun osoz igarotzea" espero duela adierazi du. Hain zuzen ere, Voxek protesta egingo du Gipuzkoako udalerrian. PPk ere manifestazioaren harira antolatutako ekitaldi baten deialdiari eutsi dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa