Politika
LEGEBILTZARRA
A. S. | EITB MEDIA
Hori da Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako duen helburuetako bat. Une honetan, Euskadi bederatzigarren postuan dago, baina lehendakariak uste du ez dela nahikoa eta "aurrera egiten jarraitu" behar dela.
Martxoaren 8ko artxiboko irudi bat: EFE
XII. legegintzaldiko politika orokorreko lehen osoko bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzaren erronketako bat Euskadi genero berdintasun indize handiena duten Europako herrialdeen artean kokatzea dela. "Helmuga konprometitua eta zorrotza da, bai, baina baita ilusioz betea ere", esan du lehendakariak.
Astearte honetan politika orokorrari buruz Legebiltzarrean egiten ari diren eztabaidan Urkulluk esan du une honetan Euskadi bederatzigarren postuan dagoela genero berdintasunaren Europako Institutuaren indizean. Hala ere, lehendakariaren arabera, ez da nahikoa. "Aurrera egiten jarraitu nahi dugu", adierazi du.
Lehendakariak gogorarazi duenez, konpromiso horretan, berdintasunerako lege berriaren proiektua, azaroan onartu zena eta Legebiltzarrean izapidetzen ari dena, akuilu da berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko.
Hain justu, Jaurlaritzak onartutako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea moldatzeko proiektuak dirulaguntzak aurreikusi ditu indarkeria matxista dela eta umezurtz geratu diren haurrentzat. Era berean, Jaurlaritzak bere gain hartuko du indarkeria matxistaren biktima izan eta epaile batek ezarritako kalte-ordaina kobratu ezinik dauden kasuen laguntza ekonomikoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa