13:04

Politika

ETAren amaiera

Oyarzabal (PP): 'Rosa Diez ez da fidatzekoa'

Erredakzioa

Atzo, Rosa Diezek Bildu eta Amaiur legez kanpo uzteko exijitu zion Barne ministroari. Oyarzabalen ustez, Diezen jarrera erabat "demagogikoa" da.

  • Semper, Basagoiti eta Oyarzabal Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.

    Semper, Basagoiti eta Oyarzabal Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Rosa Diez ez da fidatzekoa eta ETAren indarkeriaren amaierari etekin politikoa atera nahi dio", Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorraren iritziz. Legebiltzarrean egindako agerraldian esan duenez, ezker abertzalearen "sektore erradikalei oxigenoa" ematen die Rosa Diezek.

Atzo, Rosa Diezek Bildu eta Amaiur legez kanpo uzteko exijitu zion Barne ministroari. Oyarzabalen ustez, Diezen jarrera erabat "demagogikoa" da.

PPko bozeramailearen iritziz, Rosa Diezek "gauza bata zein bestea defenda dezake" eta "GALen alde" egon zen moduan, "Aljerreko negoziazioekin" bat ere egin zuen. "Abertzaleek ETArekin hitzarmena sinatu zutenean ere haiekin egoteko defendatu zuen", gaineratu du.

"Madrilen pentsioak kentzea defendatzen duen bitartean, eurodiputatuen pentsioen alde bozkatu du Europan", adierazi du.
ETAren amaieraren aurrean Diezek mantendu duen jarrerak "banaketa" sortzea bilatzen duela uste du Oiarzabalek, modu horretan "erradikalei oxigenoa emanaz".

Atzoko Kongresuko saioan, Jorge Fernandez Diaz ministroak Diezi erantzun zion, ETAk, "arazo poliziala izateaz gain, ukatu ezin dugun garrantzi politikoa ere badaukala".

Alderdi politikoen arteko "elkarlanaren" alde egin du Oiarzabalek. Helburu nagusia, ezker abertzaleari egin beharreko "eskalera demokratikoak" definitzea.

"Hortik aurrera", esan du, "Gobernuak presoen gizarteratzeaz hitz egingo du", beti ere "legeak esaten duena kontutan izanez" eta kasuak "banan-banan" aztertuz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena