Politika
Gernikako Estatutua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bi eskuduntzak gauzatzeko proposamena urrian luzatuko dio, urtea bukatu baino lehen Batzorde Mistoan onartu ahal izateko.
Isabel Rodriguez ministroa eta Olatz Garamendi sailburua. Argazkia: EFE
Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak ostiral honetan adostu dutenez, Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta trenbide eskumenak gauzatzeko proposamena urrian luzatuko dio, urtea bukatu baino lehen Batzorde Mistoan onartu ahal izateko.
Sailburuak kazetarien aurrean azaldu du gaur goizeko bileran bi gobernuek adostutakoa. Ministerioaren egoitzan bildu dira eskuduntzen transferentzia jorratzeko.
Garamendik gogorarazi duenez, Espainiako Exekutiboaren "konpromisoa" dute, Batzorde Mistoa urtea bukatu baino lehen batzartzeko. Horregatik, Espainiako Gobernuak trenbide eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera transferitzeko proposamena urrian mahai gainean jartzea adostu dute bi agintariek.
Bi eskumenak gauzatzen direnean, maiatzeko Batzorde Mistoan onartutako lau transferentziei batuko zaizkie: espetxeak, errepideko garraioa, nazioarteko kode bibliografikoa ISSN eta Ondarroako Itsas Barrutiko eraikina.
Gainera, sailburuak azaldu duenez, gaurko bileran beste eskumen batzuk ere jorratu dituzte, hala nola, meteorologia edo segurtasun zerbitzu pribatuak. Zentzu horretan, Gernikako Estatutua "bete" behar dela errepikatu du Garamendik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa