20:51

Politika

Bilera Moncloan

PSOEk osoko zuzenketa aurkeztuko dio lan-erreformari

Erredakzioa

Gobernuak eta PSOEk ekainera arteko epea zehaztu dute hainbat erakundetako kargudunak berritzeko: Konstituzionala, Herriaren Defendatzailea, RTVE eta Herri Kontuen Auzitegia, besteak beste.

00:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak lan-erreformari osokozuzenketa aurkeztuko diotela iragarri dio gaur Mariano Rajoy Espainiakopresidenteari; izan ere, jarrera "oso urrunak" dituzte gai horri buruz.Dena den, krisiari aurre egiteko kolaborazioa eskaini dio.

Moncloan ialau orduz bilduta izan ostean, krisiari aurre egiteko Gobernuarekinelkarlanean aritzeko asmoa erakutsi dio Rubalcabak Rajoyri. Rubalcabaidazkari nagusia denetik egin duten lehen bilera ofiziala izan da.

Horretarako,oinarrizko erreformetan lan egiteko beharra azpimarratu du, eta biprintzipio aipatu ditu: lehiakortasuna eta berdintasuna.

Hala ere,Rubalcabak ez du uste akordioa lortzeko aukera handirik dagoenik; izanere, desadostasuna "sakona eta aurrez aurrekoa" da gai horren inguruan.

ETAren aurkako borroka

Perez Rubalcabak bere laguntza eskaini dio Gobernuari terrorismoaren aurkako politikaren harira, baina ez du zehaztu ETAren inguruan zertaz hitz egin duten.

Rubalcabak ez du Antonio Basagoitiren eta Iñigo Urkulluren proposamenak aintzat hartu, baina orokorrean terrorismoaren aurkako borrokan alderdi politikoek adostutako "akordio guztiak" ondo iruditzen zaizkio. Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak PSE-EErekin eta EAJrekin ados dauden gaietan "konplizitatea" bilatuko duela ziurtatu zuen, eta, litekeena da hiru alderdiek ETAren amaiera bideratzeko bide orri baten moduko agiria sinatzea. Bestalde, Iñigo Urkullu EAJko presidentea pest azaldu da "Euskadigatik" Eusko Jaurlaritzarekin esertzeko eta irtenbideak bilatzeko, baina baldintzabezala, Lopezen Gobernuak "kontuak argitzeko" eskatu du.

"ETAk indarkeria utzi du, hori aurrerapauso bat da, dudarik gabe Estatuaren garaipena da, baina ETAk jarraitzen du, eta beraz, gure lana ez da amaitu; eta lan hori burutzeko, ahalik eta akordio gehien lortzea hoberena da", esan du.

Konstituzionala berritzea

PSOEkoidazkari nagusiak azaldu duenez, Gobernua eta PSOE saioak bukatuarteko, hau da, ekainera arteko, epea zehaztu dute hainbat erakundetako kargudunak berritzeko: Konstituzionala, Herriaren Defendatzailea, RTVEeta Herri Kontuen Auzitegia, besteak beste.

Rubalcabarenhitzetan, "izen onak" adostu behar dira. "Garrantzitsua da ondo egiteaeta aukeratzen ditugun pertsonak fidagarriak izatea, izen onekoak", esandu.

Abortuaren Legea eta I+G+B

Bestalde, Abortuaren Legearen harira PSOE legearen aldaketarekin ados ez dagoela esan dio Rubalcabak; izan ere, Europako herriekin bat egiten duen araua baita. Halaber, I+G+B arloan lan talde bat sortzea adostu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena