20:54

Politika

Madrilgo Kongresuan

Fernandez Diaz: 'ETAk ukatu ezin dugun garrantzi politikoa dauka'

Erredakzioa

Rosa Diez UPyDko presidenteak Fernandez Díaz ministroari Bildu eta Amaiur koalizioa legez kanpo uzteko ahaleginak eskatu dizkio.

  • Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EFE

    Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du ETA ez dela "arazo polizial bat bakarrik, ukatu ezin dugun garrantzi politikoa ere baduelako". Egoera horren aurrean, "zuhurtziaz eta inteligentziaz" jokatuko dutela esan du Barne ministroak.

Rosa Diez UPyDko presidenteak Fernandez Díaz ministroari Bildu eta Amaiur koalizioa legez kanpo uzteko ahaleginak eskatu dizkio.

ETAk indarkeria utzi ondoren, egoera berria "kudeatzen" jakin behar dela erantzun dio ministroak Rosa Diezi. "Hiltzen, beldurtzen eta xantaia egiten" zuen garaian hartutako neurriek orain balio ez dutela esan du, gaur egun Zuzenbide Estatuak "irabazi" egin diolako.

Hitz hauek entzunda, Xabier Errekondo Amaiurreko bozeramaileak adierazi du Espainiako Gobernua "bat datorrela" koalizioarekin Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean politika oinarritzat hartzen duenean.

Amaiurreko bozeramaileak nabarmendu du Euskadiko PP "bakarrik" eta "ahul" dagoela eta, horregatik, azken egunetan ekimen politikoak aurkeztu dituela. Hala ere, Errekondok azpimarratu du PSOErekin eta EAJrekin bakarrik ezin izango dituela aurrera eraman, ezker abertzalea ere kontutan izan beharko duelako.

Indarkeria mota guztiak errefusatu egiten dituztela nabarmendu du Amaiurreko bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena