18:10

Politika

Rajoy-Basagoiti bilera

Basagoitik PSE-EEren eta EAJren 'konplizitatea' bilatu nahi du

Erredakzioa

Rajoyrekin bildu ostean, bide orri moduko agiri bat sinatzearen aukera aipatu du Basagoitik. Halaber, "birgizarteratzeak banakakoa" izan behar duela uste du "mafiarekin edo bortxatzaileekin bezala".

01:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu da gaur. Batzarraren ostean, euskal popularren ordezkariak PSE-EErekin eta EAJrekin ados dauden gaietan "konplizitatea" bilatuko duela ziurtatu du eta adierazi duenez, litekeena da hiru alderdiek ETAren amaiera bideratzeko bide orri baten moduko agiria sinatzea.

ETAri desegiteko, egindako mina onartzeko eta biktimak aintzat hartzeko eskatu dio Basagoitik. Halaber, presoen birgizarteratzeak "banakakoa" izan behar duela azpimarratu du, "mafiarekin edota bortxatzaileekin bezala", esan du.

Basagoitiren eta Rajoyren arteko bilerak ordu eta erdi inguru iraun du, gaurkoa Espainiako Gobernuko presidenteak EAEko alderdi nagusietako ordezkariekin egin duen hirugarren bilera izan da, izan ere, Rajoy Patxi Lopez lehendakariarekin bildu zen lehenik, eta ondoren, Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin.

Rajoyk bilkura horien inguruko xehetasunak azaldu dizkio Basagoitiri eta hiru alderdiek oinarrizko akordioak partekatzen dituztela ondorioztatu du: ETAk urriaren 20an egindako iragarpena albiste ona dela, erakundeak desegin egin behar duela eta ez duela ordainetan inolako "sari politikorik" jaso behar.

Hori dela eta, Basagoitik hemendik aurrera bere "bidea" zein izango den azaldu du: PSErekin eta EAJrekin bilerak egitea batzen dituen hura indartzea lortzeko, "desadostasunak kudeatzeko" eta agiri bat sinatzea lortzeko.

Halaber, euskal popularren presidenteak azaldu duenez, ez dago ados "egunero presoen inguruan hitz egitearekin", bere ustez Patxi Lopezek eta Urkulluk egiten duten bezala.Basagoitiren aburuz presoek "egindako mina onartu" behar dute eta "araudiaren izapideak bermatu", horregatik "banakako birgizarteratzea" babesten du, "mafiak edota bortxatzaile batek" izango luketen bezala. Hurbilketak ez daudela "PPren lehentasunen artean" erantsi du.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena