Politika
Gobernu Kontseilua
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak ezker abertzalearen partaidetza ukatu du ETAren amaiera kudeatzeko.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, prentsaurrekoa ematen Gasteizen. Efe.
ETAren amaieraren ondoren demokrazia finkatzeko prozesuan ezker abertzalea ez duela kontutan izango esan du gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Asteroko Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Idoia Mendia Rajoyren eta Basagoitiren arteko bilearari buruz mintzatu da.
Mendiaren iritziz, "garrantzitsuena" euskal alderdi garrantzitsuenen artean ("PP, EAJ eta PSE") "adostasuna" eta "loturak" egotea da, batez ere Euskadin demokrazia finkatzeko bidean.
Bere ustez, Rajoy eta Basagoitiren arteko bilera "positiboa" da, Basagoitik Euskadiren egoerari buruz duen "ikuspuntua" islatzeko aukera izan duelako. Modu horretan, Mendiaren iritziz, Espainiako Gobernuak "argazki osoa" izango du mahai gainean, Patxi Lopez lehendakariarekin eta EAJko presidentearekin bilerak egin ostean.
Mariano Rajoyren Gobernu berriak terrorismoaren amaiera kudeatzeko "bidea irekitzea" espero du Jaurlaritzako bozeramaileak. Helburua, Mendiaren iritziz, demokrazia finkatzea izan behar da, "Euskadiko alderdi guztiek partekatzen dugun helburua".
EAJrekiko erlazioa
Eusko Jaurlaritzak EAJrekin duen erlazioaren inguruan galdetuta, Mendiak esan du egoera ekonomikoari aurre egiteko jeltzaleei "eskua luzatu" egingo diela.
Hala ere, Jaurlaritzak ez ditu formula berriak bilatuko diru-sarrera publikoak handitzeko. Urkulluk proposatu duen ekonomia eredua CIUk Katalunian proposatutakoarekin alderatu du Mendiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa