09:10

Politika

Akordioa hautsita

Espainiako Gobernuak El Prat handitzea baztertu du, Kataluniako Gobernuaren "babes faltagatik"

EITB Media

Generalitateak ez du egitasmoa guztiz babestu, besteak beste, aurreikusitako lanek La Ricarda aintzira "txikitu" egingo luketelako.

  • Bartzelonako aireportuaren inguruak, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Bartzelonako aireportuaren inguruak, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonako El Prat aireportua handitzeko aurreikusitako 1.700 milioi euroko inbertsioa gelditu egin du Espainiako Gobernuak, Kataluniako Gobernuaren "babes faltagatik". Azken horrek, berriz, Gobernuaren "desleialtasuna" salatu du, eta egitasmoa bertan behera uzteko operazioa "xantaia" izan dela esan du.

Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak proiektua bertan behera utziko duela iragarri du asteazken honetan Bartzelonan egindako premiazko agerraldi batean. "Ezinezkoa da horrelako proiektu handi bat garatzea Generalitatearen babes garbirik eta pitzadurarik gabe", adierazi du Espainiako ministroak, eta, horren ustez, "agerikoa" da Kataluniako Gobernuak ez duela "inbertsio handi horri buruzko erabaki heldurik", azken egunotan "bere jarrera aldatu" duelako eta ERCk obren aurkako manifestazio batean parte hartzeko asmoa duelako.

Raquel Sanchezek aitortu duenez, Pere Aragones Kataluniako presidentearen eta Marta Vilalta ERCko bozeramailearen azken adierazpenen aurrean "izugarri harrituta" dago, eta, horiek entzunda, Gobernuak uste du abuztuaren 2an inbertsio hori egiteko lortutako ituna "hautsi" egin dela, "ageriko konfiantza galdu baita".

Twitter bidez, Pere Aragonesek "xantaia operazio bat" egin izana leporatu die Espainiako Gobernuari eta Aenari, "Katalunian inbertitzeko" eta Bartzelonako aireportua nazioarteko "hub" bihurtzeko benetako borondaterik ez dutelako.

"Aena eta Espainiako Gobernua handitzeko prest zeudela egiaztatu da, baina beraiek hasieratik egin nahi izan duten bezala bakarrik: naturgune babestu bat suntsituz eta Generalitateari eta herritarrei entzun gabe", salatu du.

CCOO eta UGT sindikatuen iritzian, iragarpena "hondamendia" da, eta negoziazioak "borroka alderdikoirik gabe" berreskuratzeko eskatu dute.

Abuztuaren 2an, Espainiako Gobernuak akordio bat lortu zuen Generalitatearekin, El Prat aireportua kontinenteen arteko hegaldien 'hub' bihurtzeko proiektua abiatzeko. Horretarako, terminal berri bat eraikitzea aurreikusita zegoen, eta hirugarren pista 500 metro luzatzea. Horretarako, baina, La Ricarda urmaela hartu behar zuten, Llobregateko deltan, Natura 2000 Europako sareak babestutako gune batean.

El Prat handitzeko proiektuak hasieratik izan ditu aurkariak, hala nola elkarte ekologistak, nekazarien elkarteak eta alkateak, Ada Colau Bartzelonakoa eta Lluis Mijoler El Prat de Llobregatekoa, besteak beste; azkenak "garaipen txiki bat" bezala hartu du iragarpena, eta "sen ona" gailendu dela nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena