12:59

Politika

Ustelkeria

Matas: 'Urdangarinekin aritzeak pena merezi zuen, kosta ahala kosta'

Erredakzioa

Baleareetako presidente ohiaren iritzian, "pertsona guztiak ez gara berdinak eta pena merezi zuen, kosta ahala kosta, Palmako dukea den pertsona batekin negozioak egitea".

  • Jaume Matas La Sextako 'Salvados' saioan.

    'El Follonero'k Jaume Matas elkarrizketatu du. Argazkia: lasexta.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jaume Matasek onartu du interesak zituela Iñaki Urdangarinekin "elkarlanean" aritzeko, "Palmako dukea zelako". "Onuragarria izango zela, eta, ondorioz, kosta ahala, harekin negozioak egiteak merezi zuela pentsatu nuen".

La Sexta telebista-kateko 'Salvados' programan egindako elkarrizketa batean, Baleareetako presidente izandakoak nabarmendu du "pertsona guztiak" ez garela berdinak eta ez dela gauza bera pertsona anonimo batekin elkarlanean aritzea edo negozioak Palmako dukea den pertsona batekin egitea; izan ere, "pertsona anonimo batentzat denborarik ez dagoen bitartean, Palmako dukea edonoiz eta nonahi biltzeko prest dago jendea".

Matasek esan du Urdangarinen proiektuei ezezkoa emateko aukera izan zuela, "baina baiezkoa ematea berme bat zen, egitasmoak irabazi asmorik gabeko erakunde batetik zetozelako eta Urdangarinek Palmaren izena mundu guztira eramaten zuelako".

Horrenbestez, esker on hitzak izan zituen Errege familiarentzat, "Balear irlengatik egin zuten guztiagatik" eta hemendik aurrera Palmara joateari utziko diotenaren beldurra ere agertu zuen.

Balizko ustelkeria kasuen harira, Matasek ondokoa esan zuen: "Balearretan ez da beste autonomia batzuetan gertatu ez den zerbai jazo; gure erkidegoko kasua ez da berezia eta ezin daiteke Alderdi Popularri lotu".

"Gauzak gaizki egin ditut, baina ez dut deliturik egin eta ez naiz delitugile bat", azpimarratu du. Ildo berean, politikagintzara berriro itzuliko ez dela eta politikaz ezer jakin nahi ez duela ziurtatu du.

2007az geroztik Mariano Rajoyrekin hitz egin ez duela jakinarazi du. Alderdi Popularreko hainbat kiderekin harremana baduela ere azaldu du, baina ez du izenik eman "inor ez kaltetzeko".



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena