11:33

Politika

Palma Arena auzia

Urdangarin ez dute grabatuko: 'Auzipetu guztiak ez dira berdinak'

Erredakzioa

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramaileak azaldu duenez, denak ez daude "presio beraren pean" eta ezin da bere "irudia estigmatizatu".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gabriela Bravo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramaileak esan du "auzipetu guztiak" ez direla "berdinak" eta horregatik ez dutela Iñaki Urdangarin Palmako dukearen deklarazioa grabatuko. Bravoren arabera, auzipetu guztiek ez dute "presio mediatiko bera" jasaten, hori dela eta, ezin omen da Urdangarinen "irudia estigmatizatu".

TVEn egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Jose Castro Aragon epailearen erabakia, Urdangarinen deklarazioa ez grabatzearena, babesten du.

"Prozesu judizial guztiek ez dute presio mediatiko bera jasaten eta kasu batzuetan ezin da estigmatizatu pertsona baten irudia edo ohorea, eta Urdangarinen kasuan kontuan hartu da hori", adierazi du.

"Neurriak ez dira hartu Urdangarin delako, kasuaren ezaugarriengatik baizik, mediatikoki tamaina handia duelako", azaldu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramaileak.

Hala eta guztiz ere, Bravok azpimarratu du Urdangarin "auzipetu zutenetik, Espainiako herritar arrunt gisara" tratatzen ari direla.

Gabriela Bravo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramaileak esan du "auzipetu guztiak" ez direla "berdinak" eta horregatik ez dutela Iñaki Urdangarin Palmako dukearen deklarazioa grabatuko. Bravoren arabera, auzipetu guztiek ez dute "presio mediatiko bera" jasaten, hori dela eta, ezin omen da Urdangarinen "irudia estigmatizatu".TVEn egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Jose Castro Aragon epailearen erabakia, Urdangarinen deklarazioa ez grabatzearena, babesten du."Prozesu judizial guztiek ez dute presio mediatiko bera jasaten eta kasu batzuetan ezin da estigmatizatu pertsona baten irudia edo ohorea, eta Urdangarinen kasuan kontuan hartu da hori", adierazi du."Neurriak ez dira hartu Urdangarin delako, kasuaren ezaugarriengatik baizik, mediatikoki tamaina handia duelako", azaldu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramaileak.Hala eta guztiz ere, Bravok azpimarratu du Urdangarin "auzipetu zutenetik, Espainiako herritar arrunt gisara" tratatzen ari direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena