Politika
ELKARRIZKETA
EITB MEDIA
EH Bilduko parlamentariak Nafarroan erreforma fiskalari ekiteko helburua finkatu du: "Alderdi Sozialista orain arte egon den jarreratik mugi daiteke".
Bakartxo Ruiz
Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, biktimen sentimenduak errespetatu eta ulertzen ditu, Agustin Almaraz ETAko preso ohiari egindako ekitaldi publikoaren harira.
Dena dela, bozeramaileak uste du zenbait sektoreri "harrerak eta pertsona baten ibilbidearen ustezko goraipamenak" nahastea interesatzen zaiola eta Bilbon gertatutakoaren irakurketa okerra egin dutela: "Ez da egia mina areagotu edo biktimak umiliatu nahi direnik", erantsi du.
Horrelako ekitaldi publikoetan gorroto-mezuak edo gai jakin batzuk aipatzea onartezintzat joko lituzke berak ere, "baina ekintza horiek desitxuratzen saiatzen dira asko".
Bestalde, Nafarroako Gobernuak pandemiaren aurrean udan izan duen aurreikuspen falta kritikatu du, besteak beste, baliabide eskasia edo arakatzeko zailtasunak.
Era berean, herritar batzuk arauak ez dituztela betetzen eta hori kudeatzeko zaila dela onartu du Ruizek, baina horrelakoak ezin direla "tanketekin desegin" gaineratu du, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Euskadin egindako adierazpenen ildotik. Jendea nekatuta eta nazkatuta badago ere, bozeramaileak onartezintzat jo ditu Donostian izandako ekintza bandalikoak.
Pedro Sanchezen Gobernua eskuinaren atzetik ibiltzea kritikatu du, eta "fiskalitatean, hizkuntza politikan eta azpiegitura handietan eskuinarekiko dituen zailtasunak" leporatu dizkio Maria Chiviteri.
Bere esanetan, Nafarroako Alderdi Sozialistak ezkerreko politiketan sakondu beharko luke: "Fiskalitatean aurrera egiteko aukera dago, baldin eta Nafarroako Alderdi Sozialista eskuinaren agendatik aldentzen bada".
Nafarroako presidenteari Foru Erkidegoko osasun-sistema indartzeko eskatu dio, "arreta duina bermatzeko", sakabanaketa geografikoa ere kontuan hartuta.
Era berean, osasun krisiaren ondorio sozio-ekonomikoei aurre egiteko "ausardia" izatea eta zerga eta hizkuntza gaiak zuzentzeko eskaria egin dio presidenteari, "benetako eraldaketa lortzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa