Politika
Ustezko irregulartasunak
Erredakzioa
Justizia sailburu ohiak eskutitz bat bidali dio Mendiari. ''Ebazpen judizialik gabe'' horrelako salaketa egin izana ''iraingarri'' jo du Azkarragak.
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohiak bere Sailak egindako kontratu guztiek Administrazioaren kontrol guztiak igaro zituztela defendatu du.
Idoia Mendiak egindako salaketaren ondoren, Azkarragak eskutitz bat bidali dio Jaurlaritzako bozeramaileari.
Sailburu ohiak argi utzi dio salaketak erabat ikertu daitezen eta ahalik eta arinen argitu daitezen exijitzen lehena bera dela, ''egindako lanaren inguruan inolako zalantzarik gera ez dadin''.
"Esan beharrik ere ez dago sailburu bezala Jaurlaritzan aritu nintzen garaian egin ziren kontratu guztiek izaera publikoa izan zutela, eta Administrazio Publikoek kontrolei erabat lotuta egon zirela'', esan dio Azkarragak Mendiari, eskutitz horretan.
Hori dela-eta, sailburu ohiak ''iraingarri'' jo du ''ebazpen judizialik gabe'' horrelako salaketa egin izana.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa