Politika
Espetxe-politika
EITB Media
Sare Herritarrak euskal presoen gerturatzeak arintzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei, eta salbuespen neurri guztiak bertan behera uzteko eskatu du.
Ehunka pertsonak aldarrikatu dute Donostian salbuespenezko espetxe-politikaren amaiera. EFE
Ehunka pertsona bildu dira larunbat honetan Donostian, Sare Herritarrak deituta, espetxe-politikaren etapa zaharra atzean utzi eta berri baten irekiera ospatzeko. Hala ere, bide horretan oraindik ere hamaika oztopo badirela deitoratu eta "legeak berak dioena izatea" eskatu dute, "neurri erantsirik gabe". Era berean, salbuespen neurri guztiak amaitzeko beharra mahaigaineratu dute.
Horrela, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzea, gaixo larriak etxean egotea, emakumeek bizi duten "kondena bikoitzari" amaiera ematea eta gaur egun dauden 85 motxiladun umeek gurasoen urruntasuna pairatzeari uztea eskatu dute.
Gipuzkoako eskualde guztietan zabaldu den "Ibilian-ibilian etxerako bidean" dinamikaren barruko azken mobilizazioa izan da larunbat honetakoa. Hala ere, Sarek "mugimenduan jarraitzeko" deia egin die bertaratutakoei; hala, datozen hilabeteetan Euskal Herriko luze zabalean antolatuko dituzten mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko gonbita egin dute, eta bereziki, datorren urriaren 23an Donostian egingo duten mobilizazio orokorrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa