12:28

Politika

Noos auzia

Urdangarin Espainian izan zen berriz joan den astean

Erredakzioa

Palmako dukea otsailaren 25ko deklarazioa prestatzen ari da bere abokatuarekin.

  • Iñaki Urdangarinek hilaren 25ean deklaratuko du, inputatu gisa. EFE

    Iñaki Urdangarinek hilaren 25ean deklaratuko du, inputatu gisa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Urdangarinen abokatuak, Mario Pacual Vivesek, azaldu du Palmako dukea Espainian izan zela berriz joan den astean, otsailaren 25ean inputatu gisa egin beharko duen deklarazioa prestatzeko.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, abokatuak esan du "bidaia profesional" bat tarteko izan zela berriz Espainian, baina ez du zehaztu non batzartu ziren.

Vivasek esan du Urdangarinen "adorez, diziplinaz eta ahalegin handiz" ari dela defentsa prestatzen.

Bere esanetan, Palmako dukea inputatu izanak ez luke zikindu beharko Monarkiaren irudia, eta deklarazioaren egunean protestarik egongo balego, adeitsuak izatea espero duela gaineratu du.

Jose Ramon Soriano Auzitegi Goreneko epaileak "Urdangarin espetxeratu behar bada, espetxeratu egin beharko dute" esan duela eta, Vivasek esan du adierazpen horiek "neurriz kanpokoak" izan direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena