12:23

Politika

PSOEren Kongresua

Urkullu: 'Patxi Lopez PSOEren Exekutiboan egotea adierazgarria da'

Erredakzioa

EAJren presidenteak esan du ez dakiela Patxi Lopez berriro aurkeztuko den Lehendakaritzara, baina "Estatu mailan" ardura hori hartu izana "adierazgarria" da, horren iritzian.

  • Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak esan du ez dakiela Patxi Lopez Lehendakaritzara berriro aurkeztuko den, baina PSOEren Exekutibo Federaleko kide hautatu izana "adierazgarria" dela esan du.

ABC Punto Radio irratian Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko lider berri gisa hautatu izanaren inguruan galdetuta, Urkulluk esan du hori "PSOEren ardura" dela, ez berea.

Patxi Lopez lehendakari izateko berriro aurkeztuko ote den galdetuta, jeltzaleen buruak horren inguruko berririk ez duela esan du, eta hori PSE-EEren erabakia izango dela esan du. Hala ere, "Perez Rubalcabak lehendakaria PSOEko Exekutibo Federalerako kide hautatu izana adierazgarria da, eta, gainera, Harreman Politikoetako arloan", erantsi du.

"Ez dakit, Estatu mailako ardura bat dela uste dut, ez Euskal Autonomia Erkidegokoa", azpimarratu du EAJren EBBko presidenteak.

Bestalde, jeltzaleen buruak Eusko Jaurlaritzari EAEko finantzen eta aurrekontuen benetako egoera zein den argitzeko exijitu dio.

Horrez gain, Urkulluk Exekutiboko goi-kargudun batek egoera ekonomiko zailaren aurrean laguntza eskatzeko "etsi-etsian" deitu ziola esan du berriro, eta Jaurlaritzaren likidezia egoera "etorkizunera begira" zaila dela azpimarratu du.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena