Politika
Hauteskunde primarioak
Erredakzioa
PSOEren idazkari nagusirako hautagaiak esan du beregatik izango balitz "dena" izango dela lehendakaria, baina oraindik ez omen du pentsatu alderdiko bigarren buruzagirako nahi ote duen.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaia. Argazkia: Efe
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak esan du Patxi Lopez lehendakaria berekin nahi duela idazkari nagusi izendatzen badute, eta beregatik izango balitz lehendakaria "dena" izango dela esan du. Hala ere, oraindik ez omen du pentsatu alderdiko bigarren buruzagirako nahi ote duen.
El Mundo egunkariak gaur argitaratu duen informazioa baieztatu du horrela Antena 3n egin dioten elkarrizketa batean. PSOEk asteburuan Sevillan egingo duen kongresu federalean Rubalcaba idazkari nagusi izendatzen badute lehendakaria alderdiko bigarren buruzagi nagusia izango dela aipatzen zuen informazio horrek.
"Bere esku dago etorkizunean zer egingo duen, orain lehendakari da, eta oso garrantzitsua da hori, baina niregatik izango balitz dena izango litzateke", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa