18:00

Politika

13/13 sumarioaren epaiketa

Guardia zibilek onartu dute une batzuetan bakarrik ibili zirela miaketak egiten abokatuen bulegoetan

EiTB Media

Bestalde, Jon Enparantzak Donostian David Plarekin egin zuen ustezko bileraz, agenteetako batek esan du ezin izan zutela frogatu pertsona hori Pla bera zenik; ezin izan zutelako argazkirik egin. Irailaren 7an berrekingo diote epaiketari.

  • Seigarren auzi-saioa amaituta, irailaren 7an berrekingo diote epaiketari. Irudia: EiTB Media

    Seigarren auzi-saioa amaituta, irailaren 7an berrekingo diote epaiketari. Irudia: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 sumarioaren epaiketak etena izango du datorren irailera arte. Horrela, seigarren auzi-saioa amaituta, irailaren 7an berrekingo diote epaiketari. Seigarren auzi-saioan deklaratu duten guardia zibilek onartu dute, une batzuetan bakarrik ibili zirela miaketak egiten auziperatutako abokatuen bulegoetan.

Onartu dute bertaratu ziren seitik gora agenteen artetik, batzuk idazkari forentsearen zaintza gabe aritu zirela bulegoetan, sarrera/irteera erregistroak sinatu gabe zenbait kasutan. Horrek, heldulekua ematen dio defentsari, prozedura irregularra izan zela frogatzeko.

Jon Enparantza eta Iker Sarriegiren bulegoetan dirua (9.000 euro) eta ezkutatutako dokumentuak aurkitu zituztela ziurtatu dute miaketetan parte hartu zuten guardia zibilek.

Bestalde, Enparantzak Donostian David Plarekin egin zuen ustezko bileraz, agenteetako batek esan du ezin izan zutela frogatu pertsona hori Pla bera zenik; ezin izan zutelako argazkirik egin, eta dakiten guztia beste agente batek kontatutakoa omen dela.

Bertsio ezberdinak

Frantziako eta Espainiako polizien bertsioak bat ez datozela ere agerian gelditu da, izan ere, Bordele inguruan ustez abokatuei atzemandako dokumentuei esker aurkitutako zuloaren azterketari dagokionez, ziurtatu dute Guardia Zibilaren kide batek gutxienez parte hartu zuela, nahiz eta jendarmeek ezeztatu egin zuten hori.

Gainontzean, ukatu egin dute, CNI Espainiako inteligentzia zerbitzuetako kide direnik, baina onartu dute espainiar inteligentziak helarazitako informazioa erabili izana ikerketarako.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena