10:55

Politika

13/13 sumarioaren epaiketa

Bi jendarmeren arabera, Bordele inguruan aurkitutako zuloan ez zegoen auziperatuen aztarnarik

EiTB Media

Horrez gain, Jurdan Martitegi ETAko presoak Martutenetik egin duen deklarazioan, gezurtatu egin du 2006ra bitartean bikotekide izan zuen Saioa Agirre auziperatua erabili zuenik, ETAren komunikazioak Arantza Zuluetari helarazteko.

  • Astearteko saioaren une bat, Auzitegi Nazionalean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Astearteko saioaren une bat, Auzitegi Nazionalean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 sumarioaren epaiketako 6. auzi-saioa egingo dute asteazken honetan. Azken saioan, Frantziako bi jendarmek deklaratu dute 2011an Bordele inguruan aurkitu zuten zulo batean ez zegoela auziperatuen aztarnarik, Fiskaltzak adierazi ondoren auziperatuen bulegoetan aurkitutako dokumentazioari esker topatu zutela zulo hura.

Frantziako bi poliziak erantzun dituzte galderak, Guardia Zibilaren bertsioa babestuta neurri batean. Izan ere, biek esan dute, besteak beste armak eta munizioa gordetzen zituen ETAren zulo bat aurkitu ahal izan zutela ustez Espainiako Guardia Zibilak abokatuei, zehazki Zuluetari atzemandako plano batzuei esker.

Hala ere, onartu dutenz, dokumentazio hori ez zitzaien zuzenean Guardia Zibilaren bitartez iritsi, baizik eta Frantziako epaile baten bidez, eta gaineratu dute ez zutela auziperatuen aztarnarik aurkitu.

Horrez gain, Jurdan Martitegi presoak ukatu egin du neska laguna zuen Saioa Agirre auziperatua, bitartekari modura erabili zuenik. ETAko presoak Martutenetik egin duen deklarazioan, gezurtatu egin du 2006ra bitartean bikotekide izan zuen Saioa Agirre auziperatua erabili zuenik, ETAren komunikazioak Arantza Zuluetari helarazteko.

"Ez nuke sekula horretarako erabiliko... eta, gainera, ez dauka zentzurik", esan du Martitegik. Izan ere, gogoratu du "ETAk soilik bere kideei" egokitzen zizkiela gisa horretako lanak, "segurtasuna tarteko", alegia erakunde armatuak ez zuela hirugarren pertsonetara jotzen, zubi lanak egin zezaten. Elkar trukatu zituzten eskutitz bakanak pertsonalak ziren.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena