17:12

Politika

Sanchezen erantzuna

Sanchezek ezezkoa eman die, gutun bidez, maskarari eta gaueko mugikortasunari buruz Urkulluk egindako eskaerei

o.p | eitb media

Sanchezek gutun bat bidali dio astelehen honetan lehendakariari, Urkulluk joan den astean, asteazkenean Kongresuan osoko bilkura egin aurretik, gutun bidez egin zizkion proposamenei ezezko erantzuna emanez.

  • Pedro Sanchez.

    Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astebete behar izan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariak maskararen erabileraren derrigortasunari buruz eta autonomia erkidegoek gaueko mugikortasuna eta pertsonen elkarteak mugatzeko neurriak hartzeko berme juridikoei dagokienez egindako eskariei erantzuteko.

Sanchezek gutun bat bidali zion atzo lehendakariari, Urkurlluk joan den astean gutun bidez egin zizkion bi planteamenduei ezezko erantzuna emanez. Urkullu Kongresuan osoko bilkura egin aurretik zuzendu zitzaion Sanchezi, izan ere bilkura horretan maskararen erabilera malgutzeko Errege Lege Dekretua baliozkotzea zen asmoa, eta hori zen, hain justu, Urkulluk atzera bota nahi zuena, covid-19aren bosgarren olatuaren eragina zela eta.

Era berean, eskatzen zion "berme juridikoa" emateko neurriak ezar zitzala, erkidegoek gaueko joan-etorriak eta bildu ahal diren pertsona kopurua mugatu ahal izateko.

Estatuko Exekutiboko bozeramailearen ezezkoa ia berehalakoa izan zen, hilaren 21ean Kongresuak Errege Lege Dekretua baliozkotu ostean.

Horri guztiari buruz hitz egin du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak: "Lehen erantzuna ez zen atzo eman, asteazkenean baizik, Espainiako Parlamentuan, Gobernuak lege-dekretua bere horretan mantentzea erabaki zuenean. Bezperan Espainiako Gobernuaren bozeramaileak ere erantzun zuen", esan du Gobernu Kontseiluak Gasteizen egindako bileraren ostean egindako agerraldian.

Azaldu duenez, gutunean Sanchezek "lehen agertu izandako iritzi bera agertzen du" maskaren inguruan. Azaldu duenez, lehendakariak proposatutako berme juridikoen inguruan ere, ez du halakorik onartu.

Presidenteen biltzarra

Nolanahi ere, Zupiriak esan du Gobernuko presidenteak ez diola, bere idazkian, datorren ostiralean Salamancako Presidenteen Konferentziara joateko berariazko gonbidapenik egiten. Autonomietako ordezkari nagusien bilerarako gonbidapena joan den astean jaso zuen Iñigo Urkulluk, gainerako guztiek bezala; bertan, antza, ez da gai-zerrendarik jasotzen.

"Presidenteak ez dio berariazko eskaerarik egiten, baina Isabel Rodriguez Gobernuko bozeramaileak lehendakariari deitu dio bere asmoez galdetzeko", esan du Zupiriak, Iñigo Urkulluk goi-bilerara joango den ala ez oraindik ez duela erabaki iragarri ostean.

Bileran parte hartuko duen ala ez aztertzen ari da Urkullu. Izan ere, uste du deialdiak ez dituela betetzen foro horrek dituen "funtzioak, ez arauak", eta, adierazi du, Urkulluk kontuan izango duela Pedro Sanchezen Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin egonkortasunari egiten dion ekarpenarekin lotutako konpromisoak dituela betetzeke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena